Sorkuntza: Blanca Arrieta Interpreteak: Pilar Andrés, Rachel Harris, Robert Jackson, Benoit Leduc Argiztapen diseinua: Óscar Grijalba Musika: Marc Cano Jantziteria: Maida Zabala Argazkia: Juan Félix Ruiz Produkzioa: Ciento cincuenta cuerdas / Blanca Arrieta Koprodukzioa: L'Agora de la danse, Montreal Danse Laguntzaileak: Teatro La Fundición, Bilboarte Diru laguntza: Eusko Jaurlaritza, Conseil des Arts du Canada Iraupena: 60' Kontaktua: blancaarrieta@hotmail.com
Ohikoak ez diren lau pertsonek kontu handiz eraikitzen dute euren mundu partikularra, bertakoak izan nahi dute, arrotz sentitu gabe. Munduok erraz apurtzen dira, edozein kolpek edo ezusteko gertakarik hausten ditu. Etengabe erortzen diren munduak, behin eta berriro eraiki behar ditugunak.
Konpainiaren estiloa ondo definitu zuen 'El Correo Gallego' egunkariak argitaratutako kritikak: "... lotsarik gabea, poetikoa eta indartsua, garbia, leuna, lasaia, argitasunez betetako dantza. Sentitu eta pentsatzeko tokia... oso ondo interpretatua, dotoreziaz, txukun, soiltasunez."