Koreografia: Gaël Domenger, Christophe García, Itzik Galili Interpreteak : Aurélien Alberge, Sophie Antoine, Olivier Coeffard, David Debernardi, Charline Debons, Alejandra García, Nuria Giménez, Giovanni Insaudo, Garazi Perez, Francisco Sánchez, Andrea Vallescar Argiztapen diseinua: Jean Claude Asquié, Jean François Milazzo, Yaron Abufalia Jantzien diseinua: Gaël Domenger, Christophe García, Natasja Lansen Diru laguntza: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza Iraupena: 60' Kontaktua: dantzaz@dantzaz.net
Hiru koreografo europarok mugimenduz eta kemenaz ezenatokia beteko dute, dantzarien bertute físiko et interpretatiboak baliatuz. "Lur sagar" ekimenak hiztegi freskagarria eskaintzeaz gain, hiru mundu bereziren giroa adierazteko fisikaltasun bizia erabiltzen du.
Dantzaz Euskal Herriko dantza eszenikoan azken txinparta izan da, bere estiloa sortuz, Europako hainbat artista ezagunen lankidetzari esker. Dantzaz, urtero, europar dantzari ugari biltzen dituen aukeraketa-proba batean aukeratzen ditu konpainia osatzen duten hamar dantzariak. 2008-2009 denboraldirako, bildutako 150 artisten artean aukeratutako jotzaileak, Frantzia, Katalunia, Euskal Herria eta Espainiatik datoz.