Koreografia-zuzendaritza: Asier Zabaleta Interpreteak : Pilar Andrés, Helena Golab, Asier Zabaleta Eszenografia: Pello Artola Argiztapena: Antoni Angel Alcaide Soinua-musika: Ernesto Maestro Iraupena: 70' Produkzioa: Ertza Laguntzaileak: Arteleku, Gipuzkoako Foru Aldundia Diru laguntza: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila Kontaktua: info@ertza.com / www.ertza.com
Jantzi poliki, presaka nabil eta. Presaka ez naizenaren itxurak egiteko, edo naizena ezkutatzeko. Banaiz, banago?ala irudipenak besterik ez dira? Itxurek engainatu egiten dute, baina neu bakarrik. Ze besteen aurrean nabarmen uzten naute, eta naizena argi eta garbi erakusten dute. Badakigu, tximinoa, zetaz jazten bada ere, eta larrua leuntzen badu ere, eta susurra konpontzen badu ere, eta ditiak handitzen baditu ere, eta abdominalak markatzen baditu ere, eta ezpainak loditzen baditu ere,?.beti tximino izango dela. Edo agian ez? Ni bada ez bada ere sotana jaztetik hasiko naiz, aurreak erakusten bait du atzeak nola dantzatu.