Koreografia-zuzendaritza: Omar Meza Interpreteak : Celia Sako eta Rosa Mari Herrador Eszenografia: DA.TE DANZA Argiztapena: Ernesto Monza Soinua-musika: Collage Musical Iraupena: 40' Koprodukzioa: DA.TE DANZA, Teatro Testoni Ragazzi de Bologna (Italia) Diru laguntza: Empresa Pública de Gestión de Programas Culturales de la Consejería de Cultura de la Junta de Andalucía e INAEM. Kontaktua: www.datedanza.es
0 eta 4 urte bitarteko haurrentzat propio landutako ikuskizuna da Tondo Redondo. Mugimenduaren bidez eta objektu biribilak erabiliz, bizitzaren zikloa kontatzen du. Mugimenduak, musikak eta doinuek, irudiek eta ikuskizunean sortzen diren sentsazioek txikiekin komunikazio zuzena lortzea dute helburu, begiekin entzuten duen publikoa baita.
DA.TE DANZA dantza garaikideko konpainia Granadan sortu zen 1999an. Dantza garaikidea gaurkotasunezko lengoaia dela, bizirik dagoela eta konprometitutako istorioak kontatzeko aproposa dela erakusteko helburuarekin sortu zuten. 2004. urtetik, produkziorako biurteko planak medio, Andaluziako Juntako Kultur sailarekin Ituna du konpainiak.