Koreografia-zuzendaritza: Daniel Abreu Interpreteak : Andrea Quintana, Janet Novas, Anuska Alonso eta Daniel Abreu Eszenografia eta argiztapena: Cía de Danza Daniel Abreu Soinua-musika: Masahiro Hiramoto eta Saint Saens Iraupena: 55' Koprodukzioa: Xunta de Galicia, IGAEM, Centro Coreográfico Galego, Auditorio de Tenerife y Cabildo Kontaktua: ciadanielabreu@gmail.com
Lau dantzarirentzako koreografia-lana da, eta gorputza da sentiarazteko eta komunikatzeko bitartekoa. Koreografia osatzen duten eszenak eguneroko ekintzen inguruko hausnarketatik sortu dira, ekintza basatienak, burgesenak edo ikasitakoak begiratzearen ondorio dira. Abiapuntu horretatik sortzen dira irudi-paisaia eta argumenturik ez duen istorioa osatzen duten koadroak.
Daniel Abreu dantza-konpainiak 2004. urtera aldera ekin zion bere ibilbideari. Ordutik hogei lan baino gehiago sortu ditu, kalerako, oholtza gainerako eta enkarguzkoak. Estatuko eta nazioarteko hainbat jaialditan aurkeztu ditu lanok, besteak beste, Danimarkan, Ingalaterran, Venezuelan, Brasilen, Alemanian, Portugalen eta Polonian.