Koreografia-zuzendaritza: Asier Zabaleta Interpreteak: Asier Zabaleta Eszenografia: Asier Zabaleta Argiztapena: Antoni Angel Alcaide Soinua-musika: Borja Ramos Diru laguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Artelekuren kolaborazioa - Gipuzkoako Foru Aldundia Iraupena : 45' Kontaktua: www.larrua.net
"Ostrukaren zuloa" lanean honako gogoeta hau egiten da: beldurragatik benetan egitea nahi duguna alde batera uzten dugu, eta horren ordez nahi dugunetik gertu dagoen kontsolazio sari batekin konformatzen gara; "eta batzuetan ezta hori ere", dio autoreak.
1994tik honako konpainia hauetan parte hartu du Asier Zabaleta gipuzkoarrak: Arteszena, Adeshoras, Compañía de Vicente Sáez, Hojarasca, Q-ro y cía., Mascarada eta Alias. 1999tik 2004ra arte Suitzako Alias konpainiako partaide izan zen, eta ordutik, Ertza konpainia sortu ostean, bere antzezle-lana koreografo-lanarekin uztartu du. Emoziotik sortzen den mugimendua nabarmendu nahi du bereziki bere dantzarekin, naturaltasunik eza eta ordenamendu estetiko soila alde batera utzita.