Koreografia-zuzendaritza: Damián Muñoz Virginia García Interpreteak: Damián Muñoz, Virginia García, Alexis Fernández, Steven Dall Eszenografia: DMDANZA Argiztapena: Javi Ulla Soinua-musika: Borja Ramos, Steven Dall Diru laguntza: Eusko Jaurlaritza Koprodukzioa: Mercat de les Flors de Barcelona Iraupena: 75' Kontaktua:www.fanibenages.com / www.dmdanza.com
Lekuko zeregina beste pertsona baten esku uzten dugu, gure ekintzak onartuak izateko etengabeko beharra baitugu. Lekukoa da gure ahulezia, hortik dator hura defendatzeko eta babesteko egiten dugun indarra. Baina haren presentzia indartsuak guregan eragina izan dezake, eta munduko pertsonarik ahulena bihurtu gaitzake.
Damián Muñozek 1996an sortu zuen bere konpainia, eta Daño,
Asiré, Las mentiras del entusiasmo, Tres tristes stripteases eta 34NEGRO
koreografiak sortu ditu. Ciutat de Barcelona 2004 saria jaso du, eta Feria
de Huesca 2005en dantza-proposamen onenaren saria. Dantzarien eta dantza
ulertzeko eraren artekoa harremana jorratzen duen ikerketa ildoa jarraitzen
du bere obretan.