Koreografia-zuzendaritza: Daniel Abreu Interpreteak: Igor Calonge, Andrea Quintana, Anuska Alonso, Daniel Abreu Eszenografia: Cia. de danza Daniel Abreu Argiztapena: Pedro Fresneda, Daniel Abreu Soinua-musika: Mercan Dede y Max Richter Iraupena: 55' Kontaktua:niel109@hotmail.com
Lau dantzarirentzako koreografia. Argazkirako paisaiak eraikitzen dituzte, eta horiek sekuentzia zinematografikoak bailiran kateatzen. Urte guzti hauetan hainbat gauza ikusi ditut, eta beste hainbat ikusi gabe utzi ditut. Guztiok nora joan eta zer ikusi erabakitzen dugu, eta baita nola ere, hari eramaile gisa.
Bere estiloa eta lengoaia garatuz joan da Daniel Abreu konpainia,
beti kontrako muturrak aztertzen dituzten sortze-proposamenekin, mugimenduaren
xehetasunean bilatuz, baita antzerki-proposamen fisikoak eta fotografia
bateratuz ere. Daniel Abreu Dantza konpainiaren funtsa lengoaia pertsonala
garatzeko gorputzaren mugimendua ikertzean eta argazkiaren antolaketan datza.
Kutsu poetikoak dituzten pelikulen sekuentzia gisa erakusten dira bere lanak.