Koreografia-zuzendaritza: Matxalen Bilbao Interpreteak: Bego Crego, María Martín, Pilar Andrés, Matxalen Bilbao Eszenografia: Matxalen Bilbao Argiztapena: Olivier Quijera Soinua-musika: Raúl Lomas Diru laguntza: Eusko Jaurlaritza Iraupena: 55' Kontaktua:matxalien@yahoo.es
Idaztea mugimendua da. Idazteko modua pertsonala den bezalaxe,
mugitzeko modua ere pertsonala da, eta beraz komunikatzekoa. Haiku
4k bereizitasun hori azpimarratzen du, ezaugarriak nabarmentzen
ditu eta orri zurian mugimendua isurtzen du, eta horrela, desberdintasunak,
aldeak, berdintasunak... islatzen dituen pieza sortzen.
Matxalen Bilbao dantzaria, zuzendaria eta dantza-irakaslea
da. 2003an bere konpainia sortu zuen, eta ordutik, Mutis (2003), Lotura
(2004), Capricho (2005) eta Haiku 4 (2007) piezak sortu ditu. Ikus-entzunezkoaren
soinuaren eta irudien laguntzarekin mugimendu originalak bilatzen ditu,
eta bere lanak diskurtso abstraktu argia du. Etengabeko komunikazio-prozesuan
dagoen entitate abstraktu gisa ulertzen du giza gorputza.