Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2014

"K-T" ATXARTE LÓPEZ DE MUNAIN

K-T

Ideia, zuzendaria, koreografia: Atxarte López de Munain
Interpreteak: Atxarte López de Munain, Eneko Balerdi, Jon Koldo Vázquez, Marta Alvarez
Jatorrizko Musika: Adrián García de los Ojos
Argiztapena: David Alcorta
Argazkia: Lander Arregi
Jantziak: MAuMA
Eskerrak: Inés e Iñigo Dantza Eskola, Astra Gernika
Iraupena: 20’
Kontaktua: atxarteles@yahoo.es

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
EHUn Arte Ederretan lizentziatua, Koreografia Masterra burutu zuen Londreseko LCDS-n. 2002az geroztik dantza lan labur desberdinak sortu izan ditu Higikaria lan luzea, eta era desberdinetako kolaborazioak egin ditu sortzaile desberdinekin.
MAuMA taldeko kidea da, sorkuntzaren eremu desberdinetako profesionalez ostutako kolektiboa.
Gorputzak mugimenduaren bidez duen adierazpen gaitasuna hausnartzea interesatzen zaio, eta honek sor dezakeen paisaia abstrakto eta poetikoen mundua.
Lan honetarako bestelako disziplinetatik datozen sortzaileekin lan egin du, ikuspuntu desberdinak gurutzatuz bere sorkuntza prosezuan aukerak zabaltzeko.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Jasotakoaren eta bizi izandakoaren artean. Lan honen oinarrizko abiapuntua gertaera batek sortzen duen hutsunearen eta horrek kolektiboan zein gizabanakoan uzten duen aztarnaren hausnarketan datza.
Gure abiapuntua Gernikako bonbardaketak izan dira, eta hortik abiatuta beste antzeko gertaerekin amankomunekoak diren elementuak bilatu ditugu, beste egoeretara, inguruetara amoldatu daitekeen egitura bat bilatuz... social specific deitu nahi izan duguna alegia.
Guzti honek oroimena, emozioa, sentsazioa, esperientzia, talka, berreraikitzea, kolektiboa dena eta indibiduala dena ekarri dizkigu prozesura.
Zer oroitzen dugu? Berdina oroitzen al dugu? Nola eta zer berreraiki?
Guzti hau gorputzera eraman nahi izan dugu, gorputza martxan jartzeko denbora bat behar duen gailu bat bezala irudikatuz. Berreraikuntzaren mekanismoa bera gorputzarentzako murrizketa eta pauta gisa erabiliz, bai banaka zein bere bestearekiko harremanean.
Jarraipen oztopatua bilatu nahi izan dugu, zatiketa bat, oroitutakoaren eta irudikatutakoaren artean nabigatzen duen zerbaiten berreraikuntza osatzen duten irudi surrealak.

PIEZAREN SINOPSIA
Oroimen kolektiboaren eta banakakoaren arteko mugan, ‘K-T’ dokumental baten eta begirada pertsonal baten arteko erdibidean dago. Informazio nahaspila bat eta beste norbaitena den berriz bizitako eta filtratutako gertaera baten jabetza.
Gorputza eta bere arintasuna konprometitzen duen joko bat, ariketa mental bat, jasotakoari eta bizitakoari, gelditze baten ostean berriz martxan jartzen den gailu baten ideiarekin jolastu dugu. Aztarna baten bidea jarraituz martxa berrartzen duen motor zaharra, gertakari desorekatzaile baten aurretikoen multzoa, ondorioak, oroimenak, emozioak, ekintzak eta hondarrak.

K-T