Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka - 2014

"PINK FLAMINGOS, CRAZY HORSES" MARÍA IBARRETXE-RENATE KEERD

PINK FLAMINGOS, CRAZY HORSES

Ideia, zuzendaria, koreografia, interpreteak: Maria Ibarretxe & Renate Keerd
Beste laguntzaile batzuk: Kanuti Gildi SAAL/TALLIN
Eskerrak: Muelle 3/ Bilbao, Teatermaskinen/Suecia, STU/Tallin, Horman Poster
Iraupena: 15-20’
Kontaktua: Maria Ibarretxe, aitinye@yahoo.es / 0034699751506

KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA
Maria Ibarretxe: Koreografiaren, zinemaren eta performancearen ertzetan aritzen da. Arte Dramatikoan diplomaduna da Bizkaiko Antzerki Ikastegian (BAI) eta Basauriko Antzerki Eskolan. Eszena-zuzendaritza San Antonio de los Bañosen, Kuban. Mintegiak eta lantegiak egin ditu Meg Stuartekin, Beatriz Preciadorekin, Dominique Mercyrekin, Simone Aughterlonyrekin, Erreakzioa-reacciónekin, Gary Stevensekin, Bojana Kuntsekin, Pere Portabellarekin...
SRA. POLAROISKA ikus-entzunezko kolektiboko kidea da, Alaitz Arenzanarekin batera.
Era berean, RUEMANIAK arte eszenikoen kolektiboko kidea ere bada.
2014an, “Schubert´s room” bakarkako lana sortu zuen Gent-Leuvenen, Belgikan.
Renate Keerd / Estonia (1978): koreografoa eta zuzendaria. 2002an graduatu zen Tartu Viljandi Cultural Academy Unibertsitatean. Beraren ikuskizunak hainbat eta hainbat antzoki eta jaialditan eman dira, Alemanian, Errusian, Belgikan, Danimarkan, Polonian, Finlandian, Japonian, Ukrainian, Letonian, Lituanian eta Estonian. 2006an DREEK Studio propioa eratu eta 2012an bere antzerki-konpainia fisikoa sortu zuen: Kompanii NII. “Pung” lehen ikuskizuna dantza-ikuskizunik onena izendatu zuten Estoniako 2013ko antzerki-sarietan.

SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK
Lan-prozesua artearen eta pertsonen konexioan oinarritzen da. Gure jaioterrietan bizilekuak izatea erabaki genuen, batak bestearen kultura-ingurunea zuzen-zuzenean ezagutu ahal izateko. Gainera, Teatermaskinen (Suedian) ere eskuratu genuen bizilekua eta, biontzat bizileku neutrala izanik, ikertzen jarraitu ahal izateko esparru osagarri eta aberasgarria eskaini zigun. Esperientzia horietan oinarrituz, materialak inprobisatu eta finkatu egin genituen, ondoren, bata eta bestea performerrak eta koreografoak garen formula bat sortzeko. Ekitaldi bakoitzean komunikazioan eta inkomunikazioan oinarritutako joko erreala sortzeko arriskua ere hartu genuen. Umorea baliabide koreografiko nagusitzat erabiltzen duten bi pertsonen arteko ulertuak eta gaizkiulertuak.

PIEZAREN SINOPSIA
"Flamenkoek bi hanka dituzte.
Animalia horiek hanka baten gainean egoten dira. Flamenkoek ur zikina edaten dute.
Zaldiek lau hanka dituzte.
Noiz edo noiz, bi hankaren gainean egoten dira.
Zaldiek ur garbia baino ez dute edaten”.
Barruko animaliak agertu egingo dira...

PINK FLAMINGOS, CRAZY HORSES