Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '10

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“Flawomenco”
Itziar Madariaga

Flawomenco

Iraupena: 40'
Ideia, Zuzendaria: Itziar Madariaga
Interpreteak: Itziar Madariaga
Jatorrizko Musika: Itziar Madariaga
Argiztapena: Marc Cano
Eszenografia: Itziar Madariaga
Argazkia: Roxna de la Fuente
Jantziak: Itziar Madariaga, Nélida Ranedo
Beste laguntzaile batzuk: Izaskun Santamaría, Espe López, Gabo Punzo, Olatz de Andrés.
Eskerrak: Margari, Javier eta nire bizitzaren partaide bakoitza.
Kontaktua: itziarmada@gmail.com

Sinopsia

1. proposamena: Harizko oihal zuri eta porotsua hartzen da. Laukitxoetan tolestutako papera bailitzan tolesten da. Gero, erdian borobil gorria marrazten da, Eguzki Jaio berriaren pare. Pinturak oihalaren geruza guztiak busti arte itxoiten da. Orduan, arnasa sakon hartu eta oihala nahi beste zabaltzen da, aukeratutako erritmoa eta kadentzia erabiliz. Bidaia on!

Trayectoria del coreografo/a

Sorkuntza-prozesua 2006. urtean jaio zen. Gaur egun, lana osatzen duten alderdi guztiak intuizioz jarraituz lortzen du prozesuaren "modua". Horregatik, eskaera jasotzen denetik eta orain arte, lana etengabea eta egunerokoa da.


Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Itziar Madariaga (Bilbo, 1971). Valentzian musika, korala, perkusio flamenkoa eta congak ikasi zituen. Adimen-desgaitasuna zuten pertsonekin espresioa lantzen zuen bitartean musikaterapian trebatu zen. 2003an, dantzari izateko prestakuntzari ekin zion Bilbon hainbat dantzari eta koreograforekin: kurtsoetan, tailerretan, sorkuntza-topaketetan eta laborategietan parte hartu zuen. Contactean, inprobisazioan eta zuzendaritzan trebatu zen. 2005etik aurrera konpositore, musikari, aktore eta performer lanetan hasi zen Organik konpainiarekin (“Serie Impros”, “Es3in”, “Mases3”, “Malditas”, “Lilas” eta “Maniátic@s”). “Sast” (Matxalen Bilbao), "Out" (Beatriz Vazquez) eta "Pieza busca título" (Olatz de Andres) lanetarako musika konposatu zuen. “Mi querido Nº” (2007) eta “Flawomenco” lanak sortu eta zuzendu zituen. Gaur egun hainbat lan artistiko egiten ditu.