Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '10

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“Susurros de los silencios”
Olaf Kehler

Susurros de los silencios

Iraupena: 25-30'
Ideia, Zuzendaria: Olaf Kehler, Catapult
Interpreteak: Carla Behal, Camille Bousquets, Olaf Kehler, Kepa Eloigobar, Marc Chia(Onemannation), Alfredo Genovesi, Travis Flint
Jatorrizko Musika: Kepa Eloigobar, Marc Chia(Onemannation), Alfredo Genovesi
Argiztapena: Catapult
Eszenografia: Catapult
Argazkia: Benjamin Streitz
Bideoa: Benjamin Streitz, Travis Flint
Jantziak: catapult
Beste laguntzaile batzuk: Reyes Oteo, Clara Pujalte, Jan Burkhardt, Xandra Gutierrez
Kontaktua: info@L-mono.org

Sinopsia

Loratzen den guztiak zimeldu egin behar du. “Susurros de los silencios, 2a parte” (“Isiltasunen marmarra, 2. zatia”) proiektuak, interpreteen eta ikusleen arteko ohiko hesia hausteko 2 era oso zehatz ikertu, eta dantza-lanean nola integratu aztertu nahi du. Proiekzioek, soinuek, gorputzek eta gauzek sortzen dituzten esanahi-geruza anitzen bidez, espazioak etengabe sortu eta eraldatzeko jokoa egiten dute artistek. Inprobisazioak finkatutako egiturak elkarren artean nahasiz, eremu ezezagunak ireki eta bertan barneratzeko pitzadurak bilatzen ditu. Horri esker, oraingo momentura, bide ezezagun horrek eskaintzen dituen zintzotasunetik eta segurtasun-gabeziatik abiatuta bizi izan dugun esperientziara, irekitzen gaitu.

Koreografoaren ibilbidea

Gazte-gaztetatik, era guztietako kirolerako, musikarako eta argazkigintzarako zaletasuna erakutsi zuen. Kimika ikasi zuen, eta ondoren dantza Amsterdamen. Haren interes nagusia, bizitzan nahiz dantzan, diziplina anitzeko inprobisazioa da: bizitza ulertzeko eta bizi izateko era ugariak. Musikari, dantzari, bideo eta artista askorekin batera aritu da. Bere azken proiektua, Catapult kolektiboaren eta Berlingo artisten arteko elkarlana da: bi hirietan, Bilbon eta Berlinen, emanaldi bana emango dira aldi berean, biak ere bideo-konferentzia bidez lotuta.


Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Arnasa: arnasa hartu, arnasa bota. Bizitzaren oinarrizko taupadetako bat. Geure buruekin eta inguruarekin bat egiteko, bien arteko aldea lausotzen hasten den arte, horretan sakontzea… eta beste kontu bat gero: nola eraman gure esperientziak, mugimenduaren, soinuaren eta irudiaren jarduera artistikoetara. Nola elkarlotu banan-banan aztertzen ditugun prozesu horiek, zer elementu erantsi behar ditugun, bertan dauden pertsona guztiak partaide bihurtuko dituen esperientzia bateratura jotzeko. Bigarren zatian, oihalarenean, antzeko emaitza espero badugu ere, prozesua bera ez da horren “mistikoa”, eta bai aldiz teknikoagoa. Oihala miatzen, aztertzen ari gara; apurka-apurka ezagutuz goaz, zer aukera eskaintzen dituen, zer espazio irekitzen diren ikusiz. Hainbeste aukera eskaini eta espazio irekitzen dituela konturatuta, orain murriztea tokatzen zaigu, zeintzuk sakondu nahi ditugun aukeratu behar dugu. Zein puntutaraino finkatu edo zabalik utzi behar dugun ere ikusi behar dugu; nola lortuko dugun bertaratutako pertsona guztiek ahalik eta parte-hartze handiena izatea, eta nola iritsi lortu nahi ditugun egoeretara.