Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '10

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“La saga de los sucesos. 2ª parte”
María Ibarretxe - Izaskun Santamaría

La saga de los sucesos. 2ª parte

Iraupena: 18´
Koreografia: Izaskun Santamaría eta María Ibarretxe
Interpreteak: Izaskun Santamaría eta María Ibarretxe
Jatorrizko Musika: Fredéric Chopin
Eskerrak: Alaitz Arenzana, Amaia Arenzana, Daniel Arranz, Robert Jackson, Jorge Lastra, Irantzu Petuya, Koen de Preter, Punto de Fuga.
Kontaktua: ruemaniak@yahoo.com / 0034699751506 / 0034688650572

Sinopsia

Emakumea: ilehoria, 1,64 cm.
Emakumea: beltzarana, 1,58 cm.

Basamortu baten barrena eta zezen mekaniko baten bizkarrean, oasi batekin egiten dute topo, non Frederic Chopin-en “Nocturno núm.5 en Fa sostenido mayor, Op.15/2” entzuten den: Chopin ez da hil, bere buruaz atseden hartzen ari da. Palmondoaren itzalean etzan eta ilea noiz haziko zain geratzen dira, metxak ez dira betiko. Begiak itxi eta 100 urte igarotakoan, orduantxe ezagutu zuten inoizko irribarrerik garbiena

Koreografoaren ibilbidea

Izaskun Santamaríak eta María Ibarretxek, Alaitz Arenzanarekin eta Jorge Lastrarekin batera, “Apuntes sobre animales, encuentros y autopistas” sortu dute, Ruemaniak taldea eratuz. “Accidentes Artísticos” (La Fundición) delakoan parte hartzen dute Jorge Lastrarekin eta Sonia Gómezekin batera. Santamaríak Organik Konpainiarekin lan egiten du, “Malditas” eta “Maniáticos” antzelanetan zuzendaritza-laguntzaile gisa. Gaur egun eskolak ematen ditu Punto de Fugan, Bilbon.

Ibarretxek, Arte Dramatikoan Diplomaduna izanik, koreografia ikasi zuen Bartzelonan, Berlinen eta zuzendaritza EITVn, Kuban. Sra. Polaroiska taldeko partaidea da, Alaitz Arenzanarekin batera. Aldi berean Belgikan lan egiten du Koen de Preter-ekin.


Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Dantzari bakoitzaren swing delakoa bilatzea, proiektu bakoitzean ezberdina baita. Ez gaude berdin beti, aldatu egiten gara, gure gorputza aldatu egiten da eta, jakina, ez gara makinak, sentimendudun pertsonak dantzan baizik.

FORMEK EMANDAKO IZENA GALTZEN DUTENEAN

Naturak, bere lanean, ez ditu bereizten zehaztasunak eta multzoa, osotasuna du gogoko, bere buruari kateatuz, entsegurik gabe, atzerabiderik gabe, eredurik gabe, burutzapen-proiekturik gabe. Ez doa zuzenean, begiramenik gabe, eragozpenen noranzkoan, baizik eta konponketak, trikimainak, egiten ditu haiekin, eragozpenekin: bere mugimenduan nahasten ditu, inguratu edo erabili egiten ditu, ibili beharreko bidea eta horren zailtasunak substantzia berekoak balira bezala.

Gizon-emakume batek besoa astintzen badu, keinua eta besoa bereizten dira, eta harreman bat sortzen da bien artean. Baina Naturan besoaren keinua eta besoa banaezinak dira.

(Paul Valéry)