“Cosas_Casas_Cosmos” Sara Paniagua
Iraupena: 15’ Ideia Zuzendaria: Sara Paniagua Interpreteak: Raquel Sánchez, Mónica Valenciano, Sara Paniagua Jatorrizko Musikal: Santiago Latorre Argiztapena: Sara Paniagua Argazkia: Sara Paniagua Bideoa: Sara Paniagua Jantziak: Mari Luz Díaz Pérez Eskerrak: Centro Cultural de Las Navas de Riofrío (Segovia),Angel Sánchez, Cristina Hernández Kontaktua: zionzion61@hotmail.com / cosascasascosmos.blogspot.com / 645734059
Sinopsia
“Cosas_Casas_Cosmos” gorputzak labirintoan duen idazkera sekretua da. Gako bat da, galdera bat, asmakizun bat, hautakizun bat, gonbit bat, bidegurutze eta aukera, errepikapen eta konbinazio sail bat.
Koreografoaren ibilbidea
Sara Paniagua (Bilbo,1973). Koreografo, ikusmen-artista, performer, dantzari, argiztapen-diseinatzaile, irakasle eta ikertzaile. Sortzaile, musikari eta koreografo asko izan ditu lankide: Loïs Touzé “Souvant dans le fôret”, Carlos Marquerie “Lucrecia Vista por Cranach”, Cristina Quijera “Agur Titán”, Jorge Horno “Mejor haberla palmado”, Germán Jáuregui “Leonzhino”, La fiambrera obrera “Agencias”, Olga Mesa “Desórdenes para un Cuarteto”, “1999 L-Imitaciones, Mon amour” eta “Morir, dormir, tal vez, soñar”, Belén Jiménez, “Neverending song”, Anna Villa eta Miguel A. García “Paralelo 9R”, Beatriz Ortega, “Siempre Tuya”, “D.E.X”, Mónica Giráldez “Algunas cosas se mueven”, Moare danza “Zeru urdina”, “Gata sombra”, “Posición de la carne”, “Une minute de silence”, “Piel” eta “Larrutan Baby”, Boris Achour “A Forest”, Santiago Latorre “Orbita”, Raquel Sánchez “Ruido Blanco” eta Laboratorio KLEM “Casi-Orfeo”. 2003tik aurrera, sorkuntza bideografikoari eskainitako ziklo garrantzitsu bat hasi zuen; zinema esperimentaleko hainbat jaialditan eta instalaziotan aurkeztu zituen bere lanak, eta honako pieza hauek produzitu: “File 0019” (2003), “Self-Portrait” (2003), “Paralelo 9R” (2004), “Composition in RED” (2004), “Im-Pre-Visible” (2005), “Against Visibility” (2005), “L´amour au premier regard” (2006), “El sexo es algo que ocurre a los otros” (2007), “La doble superficie” (2008), “La paradoja del adentro” (2008), “En el horizonte de la desaparición” (2009) eta “Exploración del límite” (2010)
Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak
“Mozorroez asetako itsu bat nintzen, eta gardentasuna nahi nuen” (Valdelomar) Sormen-proiektu honek sormen-topaketa baten aukera jartzen dit aurrez aurre. Hor, kanpoko laguntzak jasoko ditut, eta horiek zuzenean urrun nazakete neure mintzaira abstraktuaren dialektikatik, eta asmoa hauxe da: gaurkotasun-dantzan gorputzaren adierazleak agertzen dituen geruzen ugaritasuna era argi eta ulergarri batean definitzea. Neure lan beti osatugabearen, beti aldatzen eta birsortzen ari denaren beste etapa batean sartzen naiz. Sorkuntza hau labirintoaren mitoaren inguruko ideien justaposizio batetik abiatzen da. Hor, subjektua-objektua hartzen da hausnarketa artistiko baten katalizatzailetzat, eta hausnarketa horrekin bidaiatzen da prozesuan zehar, non praktika esperimentala jotzen baita sormen-tresna nagusitzat. Gorputz arroztua, desorientatua eta galdua indar bitxi baten jasotzaile gisa ageri da, eta horrek zentzua eta balioa ematen dizkio ikerketa honi. Gauzen bilakaerari eta martxari erabat emanda aurkitzen du pertsonak bere burua. Halatan, giza ekintzak, haien esanahia eta balioa lotuta daude, zeren ekintza nagusi baten, hots, biziraupenaren isla baitira. Keinu paradigmatiko zehatz batzuen jakinaren gaineko errepikatze horrek jatorrizko ontologia batera garamatza.Horiek errealitate transzendente baten parte dira.
|
|