Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '10

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“Imposición”
Nuria Pérez

“Imposición”

Iraupena: 30’
Ideia, Zuzendaria: Nuria Pérez Alcántara
Asistente de dirección: Estíbaliz Villa
Interpreteak: Eneko Balerdi, Nélida Ranedo, Nuria Pérez
Jatorrizko Musika: Notas, despertadores y Philip Glass
Argiztapena: Amaia Vargas
Argazkia: Ausiàs Akarín
Bideoa: Eva Mateos
Beste laguntzaile batzuk: Hiriak: Bilbao, Londres, Barcelona, Dublín
Eskerrak: Plataforma Tirante bere energiagatik, tete egoteagatik, "Las caris" haien berotasunagatik, Maria Muñozi bere hitzengatik, Lutxana bere espaziogatik.
Kontaktua: nunukah@hotmail.com / 620176174

Sinopsia

Banakotasun-sentsazioak askapen bat transmititzen digu. Gure irudimenetik sortzen da hori. Banakoen artean inposaketa-ekintzak esperimentatzen ditugunean, horrek dependentzia-, botere-, defentsa-, ihes-, etsipen-, oportunismo-….-egoerak eragiten dizkigu. Aukeratzerik bazenu… hankabiko iraungo zenuke, ala lau hankako izan nahi zenuke atzera?

Koreografoaren ibilbidea

Biologian lizentziatu zen, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Arte Eszenikoetako graduondokoa egin zuen, EHUn. Interpretatzaile gisa aritu zen lanean, Carles Salas-en (Búbulus taldea) zuzendaritzapean. 2006an, Plataforma Tirante-ko kide egin zen. Arte eszenikoetako talde bat da hori, eta Lutxana-Erandioko Azaro Kulturala jaialdia antolatzen du. Plataforma Tirante-ren barruan, Evítame y Demás dantza-konpainian aritzen da, honako pieza hauetan: “1+1=1”, “La teoría del ser de hojalata”, “Re-vestimientos” (Dantza Bilaka 2008), “Des-constru-yendo”, Eva Mateosekin (Aburres Team) batera argitaratutako bideodantza bat.


Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

“IMPOSICIÓN” proiektu bat da. Toki desberdinetan bizi izandako eguneroko ekintzen behaketatik jaio da. Interpretatzaileek ezaugarri komun bat dute: haietako bakoitza bi hiri desberdinetan bizi izan da. Horrek toki bakoitzean ezarritako rolen, legeen eta ohituren informazioa eskaintzen digu. Interesgarria iruditzen zait ikustea nola jende artean kalean ibiltzea bezalako oinarrizko zeregin batek estrategia espazial desberdinak eduki ditzakeen A hirian eta B hirian.

Michel Foucault filosofoak dioenez, giza zientziak pertsona behatzeko sortu ziren, baina ez ziren sortu pertsona hori ezagutzeko, baizik eta menderatzeko. Hausnarketa hori inflexio-puntu bat da prozesuan; hor, interpretatzaileek beren banakotasunaren dosi batzuk galtzen dituzte, elkarri eragitean.

Gorputza da ardatza ikerketa horretan. Inposatzeak, edo inposaketa jasateak, lehenago bat eta geroago bat iradokitzen du gorputzaren dinamismoan. Gorputza espazio mugatu bat da, eta horrek halako muga batzuk ezartzen ditu gure irudimenean. Rudolf Laban-en kubotik abiatuta lan egingo dugu, hark espazio mailan dituen aukera guztiak esploratzeko.