Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '10

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“Sofía se fía. Koloreen teoria”
Kontxi López

Sofía se fía. Koloreen teoria

Ideia, Zuzendaria: Kontxi López
Koreografia: Kontxi López
Interpreteak: Olatz Pérez, Iñaki Santos, Kontxi López
Jatorrizko Musikal: Iñaki Santos, Miles Davis
Argiztapena: Mikel Agirregomezkorta
Eszenografia: Kontxi López
Argazkia: Dani Blanco eta Kontxi López
Jantziak: Olatz Pérez eta Kontxi López
Eskerrak: Anacardas, Azelain Ballet Elkartea, Azala eta beste batzuk
Kontaktua: Marfil2001@hotmail.com / 626862455 / www.kontxilopez.com

Sinopsia

Pieza honetan bizitzak ematen dituen birei buruz mintzatzen da. Bira bakoitzean zerbait berria aurkitzen dugu. Gizabanakoa zirkuluan edo/eta espiralean mugitu egiten da bere bizitzan zehar. Beti puntu berberetatik pasa eta buelta bakoitzean zerbait berria bereganatzeko asmoz.

Gure buruaren jabe egiteko bideari buruz mintzatzen da piezan.

Guztiok haur bat daramagu barruan. Haur honek zenbait bataila gainditu ditu jada eta… beste batzuk ditu gainditzeko oraindik!

Koreografoaren ibilbidea

Haurtzarotik munduari bota diodan begirada garatu egin dut Nire begiak zinema kamara bat bezala erabiltzen nituen haurtzaroan. Traveling-ak ere egiten nituen. Konposizio eszenikoaren kontzientzia oso argi nuen. Geroago, heldutzean, nire lehendabiziko lan eszenikoa “El grito ahogado o el hilito chiquitito que me sustenta.” izan zen. Askotan izenburu luzeak asmatzen ditut: “Badago bizitzarik gauaz haratago”, “Ipurtargi baten aitorpenak”... “Laket”, “Asombros”… Egon dira ere izenburu motzak.


Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Desiotik abiatzea. Batzuetan desioaren atzean gustoko ez dudan zerbaitetik ateratzeko gogoa daukat. Nire lan prozesuek izaera ikutu eta konpartitzeko gogoa dute ardatz. Irudikapena gero eta gehiago landu nahi dut. Sinboloekin jolastea dut gustoko. Iluntasunera argia eramatea da nire nahia. Konpartitzea dut gustoko. Nire prozeduren emaitzak gero eta xumeagoak izango direla pentsatzea dut gustoko. Objektuen presentzia eta beraien konposizio espaziala interesatzen zait orain. Nirekin lan egiten duten pertsonen subjetibitasunean murgiltzen naiz. Pieza bakoitzak bertan lan egin dutenen arima darama. Nire baitan urperatzen naiz. Autobiografiko hutsean gelditzea ez dut gustoko. Norberarengandik unibertsaltasunera iristeko lan egiten dut.