“Felicitá senza paradiso”
Jesús María Lezameta
Iraupena: 20’
Ideia, Zuzendaria: Jesus Maria Lezameta
Koreografia: Iosu lezameta, Franz Weger, Vlastumil Viktora
Interpreteak: Iosu lezameta, Vlastumil Viktora, Natasha Belsito
Jatorrizko Musika: Enrico Enaudi ,Claudio Monteverdi
Argiztapena: Roberto Morello
Eszenografia: Iosu Lezameta
Argazkia: Manfred Menguin
Beste laguntzaile batzuk: Dorothea Kuppelwieser
Soinua: Roberto Lezameta
Eskerrak: Roberto Lezameta
Kontaktua: iosulezameta@hotmail.com
Sinopsia
“Felicita senza paradiso”: harkaitz baterantz abiatu ziztu bizian, hutsari begiratu, inguratzen gaituen espazioan sartu, geure gorputzari espazio etereoan aienatzen utzi… zikoina baten lumak erantsi geure buruari eta airean dingilizka gelditu astiro-astiro, pozez negarrez, birika-albeoloak zabaltzen direla eta elkarri eskutik heldutako paraxutista talde bat osatzen dutela.
“Felicita senza paradiso” taldean egindako proiektu bat da, asperturik dauden eta amets zahar bati bizia ematea erabaki duten hiru izakiren bidaia bitxia….
Koreografoaren ibilbidea
Aztegietan sortua. Gasteizko Tarima estudioan hasi zen dantzarekin. 1988an, gaur egungo dantza ikasi zuen Bartzelonako Antzerki Institutuan. 1990etik 1996ra, Danat Danza konpainian aritu zen, Sabinne Darrendof-ek eta Alfonso Ordóñez-ek zuzenduta, eta lau ikuskizun egin zituen, guztira. 2000n, Carolyn Calrson-ekin aritu zen, Paravola proiektuan; Veneziako Bienala zen produktorea. 2000tik 2003ra, Veronika Riz-en konpainian egon zen. Koreografo gisa, bere lehen pieza sortu zuen: “Tal vez dulce” (1998); horren ondotik, beste hauek etorri ziren: “Seltzam“ (1999), “Cádiz” (1999), “Ikarus” (2005), “Caminante” (2007). 2002an, Teatro Pratiko sortu zuen, beste lagun batzuekin batera, Merano hirian, eta, 2003tik, Alps Move Hego Tiroleko dantza-jaialdiaren bazkide sortzailea da.
Dantza eta antzerkia irakasten ditu Italiako ikastetxe publiko batzuetan 2001etik, eta contact-inprobisazioa, 2004tik
Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak
Helburu artistiko zehatz bat geneukan: bizitzako garai bateko, nerabezaroko (bizia loratzen den adina) grinak eta sentsazioak ikertzea. Barne-gatazka asko da adin horretan, aldaketa asko, amets (beharbada egingarri) ugari. Esna amets egitea bezala da apur bat. Mugimendu batzuen sormenean lan egin dugu inprobisazioaren bidez, eta mugimenduek arintasun- edo astuntasun-sentsazio batzuk transmititu behar dituzte, edo astuntasun arin bat. Horregatik dira hor contact-inprobisazioko osagai batzuk. Gainera, ideia horiek emango dituzten osagai eszenografiko sinple batzuk erabili ditugu.
Dantzaren mintzaira-osagaiez bezainbatean, dantza-pieza nahiko jariakor eta kezkatsu bat sortu nahi izan dut mugimenduari dagokionez, baina poesia-osagaiak dituena. Irudiek eta esekidura-uneek publikoari transmititu nahi izan dizkiodan mezu txiki horiek sortzen dituzte piezan. Hona mezuak: entzun ditzagun ametsak eta saia gaitezen haiek egia bihurtzen; geure buruaz fidatu behar dugu, geure barruari entzunda…
“Felicita senza paradiso” espazio ez-konbentzionaletara ere egokitzen da, hau da, biltegietara, kalera…, zeren hiru lagunen arteko barne-bidaia egoera bat ikertzen baitu; gainera, edonon egin liteke, eta toki horietako arkitekturari balioa ematen diola.