Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '10

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“Instants que moren”
Iker Arrue

Instants que moren

Iraupena: 14'
Ideia, Zuzendaria: Iker Arrue Mauleon
Koreografia: Iker Arrue Mauleon
Interpreteak: Iker Arrue Mauleon
Jatorrizko Musika: Efrim Menuck
Argiztapena: Luis Aznarez
Eszenografia: Iker Arrue Mauleon
Argazkia: Albert Uriach
Jantziak: Iker Arrue Mauleon
Beste laguntzaile batzuk: Zuzendaritza laguntzailea: Laura Vilar, Ekoizpen laguntzailea: Nuria Botellé
Kontaktua: Ikerarrue@hotmail.com / 0034 605730547 / www.ikerarrue.blogspot.com

Sinopsia

Mitologia grekoan, Penelope, itxaroten egotearen irudikapena da. Eta Ulises? Mitoak heroiaren indar eta ausardia erakusten dizkigu, baina ez dio ezer bakarrik aurkitzen den momentuez, bere orbain eta nostalgiaz.

“...instants que moren” barrurantz zuzenduriko begirada eta hausnarketa da, ekintzen artean utzitakoan geldialdi bat; gogoeten pisua, oroimenaren distortsioa, hauek hartzen duten lekua, pasatako gertakizunei ematen diegun balioa…

Ulises pertsonaiak ahanztura irudikatzen du, lehenaldiari lotzen gaituen guztia alde batera uztearen ahanztura. Oinazea onartzea aurrera egin ahal izateko aurreurratsa da, berrio hastekoa, behin eta berriro…

“Quizás estar vivo sea esto: perseguir instantes que mueren.”

Muriel Barbery, La elegancia del erizo, Barcelona, Seix Barral, 2008.

Koreografoaren ibilbidea

Eusko Jaularitzak emandako DIRULAGUNTZAK 2002/03 eta 2003/04 urteetan Madrid eta Londresen dantza garaikide ikasketak burutzeko .

Ibilbidea konpainia profesionaletan: Losdedae, Nuevo Ballet Español, Mancopy, Megaló Teatro móvil, Cienfuegos, Dance Theatre of Ireland...

Proeiktu ezberdinetan ere koreografo desberdinekin egin du lan: Pascal Touzeau, Anders Christiansen, Dominique Port , Mark Spradling, Russell Maliphant...

GAUR EGUN eta 2007an hasirik, CobosMika Company-ko partaide. Dantzari bezela aritzeaz gain pedagogo moduan ere jarduten da Espainia eta Europa mailan.


Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Abiapuntu nagusia, erregistro ezagunetatik ihes egin eta hizkuntza koreografiko perstonal berri bat bilatzearena izan da. Behin ohiarriak defituta, komunikazio estetikoaren pragmatikotasunean fokuratzeko: arte-lan baten balioa esanahi berriak aurkezteko duen gaitasunean edota esanahi horiek modu berri batean aurkezteko gaitasunean dago. Hau, ikuslegoak artista moduan erabil daitezkeen erreferenzia interpretatiboak ezagututa ere, haiengandik urrun utziko gintukeen alegoria soil baten aurkezpena galeraziz.

Gustavo Ramirez Sansano (Balentzia) eta Andreas Lauck (Alemania) –ekin kontaktuan jarri ondoren, hurrengo hau izan da planteamendua:

  • Lehen egotaldia Balentzia-ko Gustavo Ramirez Sansano-k zuzenduriko Proyecto Titoyaya konpainian erregistro koreografiko ezagunetatik ihes egiteko asmoarekin.
  • Bigarren egotaldia Alemaniako Andreas Lauck-ek zuzenduriko Tanz Saal-en.
  • Aurre-estreinaldia UAB-ko Estetika Master-ean, Pensar l’Art d’Avui.

Ekoizpen epeak eta sorkuntzarako erabilitako espazioak:

  • Hiru asteko egonaldia: Proyecto Titoyaya-rekin batera, Conservatorio Superior Dansa - Valencia.
  • Hilabeteko egonaldia: Tanz Saal - Saarlouis (Alemania). Sorkuntza epea dantza aretoan. 2009-ko martxoa.