Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '10

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“Raíces”
Gustavo Javier Gorosito

Raíces

Konpainia: Dakumene
Iraupena: 20'
Ideia, Zuzendaria: Gustavo Gorosito
Koreografia: Gustavo Gorosito eta interpreteak.
Interpreteak: Gustavo Gorosito, Victoria Mújica, Luna Mújica
Jatorrizko Musika: Dakumene
Argiztapena: Dakumene
Eszenografia: Dakumene
Argazkia: Dakumene
Jantziak: Dakumene
Beste laguntzaile batzuk: Olaf Kheler
Kontaktua: 687 771 997 (Gustavo) / gorosote@yahoo.es / www.dakumene.com.ar

Sinopsia

Hitzak soberan direnean, gorputza bakarrik gelditzen zaigu, keinua. Familia bat aurkezten dugu jokalekuan. Familia normal bat, beste edozein bezalakoa. Aita, ama eta alaba, beren grinek batuta. Beldurraz hitz egin nahi izan nuen hor. Botereaz hitz egin nahi izan nuen. Botere-abusuaz. Beldurraren bidez hezi. Eta atetik barrura aurkitu nuen hori guztia, etxean. Neure familian. Familia boterearekin batuta. Abusuarekin, beldurrarekin, estatuarekin batuta. Gurasoak diktadoreak, eta seme-alabak?

Koreografoaren ibilbidea

Buenos Aires, 1977. Bilbon bizi da 2002tik. Honako hauek izan zituen irakasle gaur egungo dantzan: Helena Golab, Matxalen Bilbao, Sara Paniagua, Idoia Zabaleta, German eta Jorge Jauregi, Begoña Crego, Mikel Aristegi, Teeming Pop taldea, Olaf Kheler, Maria Muñoz; Orixen dantzan: Augusto Omulú; dantza klasikoan eta Graham dantzan: Victoria Álvarez Mújica; neo-bio-balletean: Elena Doria Medina (Buenos Airesen); butoh dantzan: Marianela León Ruiz eta Moeno Wakamatsu, etab. Honako hauekin ari da elkarlanean 2003tik: Gaitzerdi, Nexo Teatro, Trashumantes, Zozobra, etab.


Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Honako hau da ideia nagusia: ekintza zehatz batzuk planteatzea, testu bati eta ideia bati lotuta. Joko-arau batzuen arabera, flying low-ari, release-ari edo contact-ari lotuago dagoen mugimendu baten bitartez, eta abstrakziora eramandako eguneroko ekintzetatik abiatuta garatuko ditugu. Horri, argiarekin eta soinuarekin egindako lana gehitzen diogu, jokalekuan manipulatzen baititugu biak. Soinua abstraktua eta arritmikoa da, giroa sortzeko asmoz egindako ekintzen eta gehien dantzatutako mugimenduen denboratik kanpokoa. Lan fisikoa autoretza propioko dramaturgia batetik abiatuta garatzen da, eta alderdi pertsonal-konfesionalean dago oinarrituta, hausnarketa gisa. Beste maila batean, ikerketa bat garatzen da gizaki animaliaren eta gizaki objektuaren ideiaz, bai eta parte psikologikoago batez ere, baina parte hori gorputzak intentzio jakin batzuen aurrean eta oroipenaren bitartez dituen erreakzioekin dago lotuago. Geure aurreko piezaren (“Vacio”) linea jarraitzen dugu, geure bizipenetan ikertzen. Horrela, best ikuskera batzuk sortu nahi ditugu, eta, aldi berean, beste zentzumen batzuk eta beste hausnarketa mota bat esnatuko dituen irudiaren poetika bat eratu nahi dugu.