Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantzan Bilaka '10

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

“Con Pro”
Amaia Navascués:

Con Pro

Ideia, zuzendaria: Norabidea Kolektiboa. Maite Zabaleta, Amaia Navascues.
Lankideak: Kontsumitzaileak (Sofia Piqueras, Oihana Salaberria, Gabriel Ruiz, Xabier Salaberria), Ekoizleak (Izaskun Lapaza, Oihana Altube, Eneko Balerdi, Noemí Viana)
Iraupena: 20'

Sinopsia

Nik kontsumitzen dut, zuk kontsumitzen duzu, hark kontsumitzen du.
Guk kontsumitzen dugu, zuek kontsumitzen duzue, haiek kontsumitzen dute.
Nik ekoizten du, zuk ekoizten duzu, hark ekoizten du.
Guk ekoizten dugu, zuek ekoizten duzue, haiek ekoizten dute.

Koreografoaren ibilbidea

Maite Zabaleta eta Amaia Navascues Norabidea taldeko kideak dira. Diziplina anitzeko talde bat da hori. 2007an hasi zen proiektu eszeniko batzuk sortzen, mugimenduaren ikerketan eta arlo artistiko ugariren arteko komunikazioan oinarrituta. Orain arte, zenbait proiektu gauzatu ditu, erakunde hauen laguntzarekin: Habitat (Krea bekak, 2008), Irakur nazazu (Izaskun Lapaza, Dantzan Bilaka 09) edo Puntu Itsua (Dantzan Bilaka 07)

www.norabideakolektiboa.blogspot.com


Sorkuntzaren prozesuaren planteamenduak

Guk interes handia dugu egungo gizarteko kontsumo-mekanismoez, ohiko kontsumoaren eta premia berrien arteko harremanaz. Horregatik, esperimentu batzuk egin nahi ditugu, premisa zehatz batzuen pean, kontsumo era batzuekin. Horretarako, metodologia espezifiko bat sortzea erabaki genuen, jarraibide zehatz eta aldaezin batzuk segitzea, eta, hortik, zer gertatzen den ikusi, nora garamatzan.

Hala, bi fase itxitan banatzen dugu prozesua, eta aurrekoetatik abiatuta eratzen den beste hirugarren batean:

1: “60 euro ematen dizkizugu, merkataritza-zentro honetan nahi bezala kontsumi ditzazun”.
Zeregin hau lau profil desberdini esleitzen zaie, merkataritza-zentro berean.

2: “60 euro ematen dizkizugu, espazio honetan kontsumi dezazun, eta mugimendua sor”.
Fase horretarako, 4 dantzari ditugu lankide, banaka. Jokaleku bat planteatzen zaie, eta, bertan, ibilbide bat aurkezten da, kontsumitzaileek erosi dituzten objektuekin, eta merkataritza-zentroan bisitatutako tokietako soinuekin girotzen da.

3: Lehen 2 faseak kontuan izanik, azken honetan kontsumo-esperientzia bat planteatzen diogu ikusle/kontsumitzaile/ekoizleari.