Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Musika jarduera profesionaletarako diru-laguntzak. Proiektu unitarioak (2016).

[Proiektu unitarioak]

Deskribapena


Xedea

2016an musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak. Modalitatea: banakako musika-proiektuak.

Aurrekontuko zuzkidura

120.000
Prestazio ekonomikoa

Herri administrazio desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.

Modalitate honetan, eskatzaile bakoitzak proiektu bakar batentzako jaso ahal izango du diru-laguntza, nahiz eta horren barruan jarduera desberdinak azaldu eta aurrekontu egin. Dena den, onuradun batek ezingo du 10.000 euro baino gehiagoko diru-laguntza jaso.

Ordainketa-modua:
  • Lehenengo ordainketa, emandako diru-laguntzaren % 50ekoa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 14.a) artikuluan aipatutako epea igarota, diru-laguntzari uko egin ez bazaio.
  • Gainontzeko % 50ekoa, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
    • Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
    • Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herriko artistak edo musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.
    • Sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Betekizunak

    • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Proiektuaren deskribapena | Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
    • Aktiboan dagoen Euskal Herrian jaio edo bizi direnen musikari edo musika talde bati dagozkionak:

    • Bestelako ekintzak euskal musikaren alorrean, modalitate honetako arloetan bi proiektu gutxienez egin izana, 2011. urtearen ondoren.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

    Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

    Kodea

    0247103

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emango du, Balorazio Batzordearen proposamena ikusita, eta sei hilabeteko epean interesatu guztiei jakinaraziko zaie, agindu hau indarrean jartzen denetik.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Justifikazioa