Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Araudia

Jarraian, kontziliazio familiar, laboral eta pertsonalaren araudi eguneratua aipatzen da.

 

  • AGINDUA, 2021eko otsailaren 9koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita 2020-2021 ikasturtean 3 eta 14 urte bitarteko seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzen deialdia.
  • EBAZPENA, 2020ko irailaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko 2019ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2019ko otsailaren 28an egindako bileran.
  • EBAZPENA, 2020ko uztailaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzen deialdia.
  • EBAZPENA, 2020ko ekainaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2020ko apirilaren 7ko bileran hartutako erabakiaren ondorioz iragarritako aparteko dirulaguntzak ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea luzatzea; dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta.
  • AGINDUA, 2020ko ekainaren 10ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira familia eta lana bateragarri egiteko laguntzen laguntza osagarrien eskabideen instantzia normalizatuak; laguntzok Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko apirilaren 8ko Aginduan aurreikusi ziren, zeinaren bidez arautzen baitira familientzako laguntzen arloko neurri zehatzak COVID-19aren inpaktu ekonomikoari erantzuteko.
  • AGINDUA, 2020ko apirilaren 8koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbateko aurrekontu-zuzkidura dagoen Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 1. artikuluaren a), b) eta d) letretan aurreikusitako jarduerak diruz laguntzeko.
  • Agindua, 2020ko apirilaren 8koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, familien-tzako laguntzen arloko neurri zehatzak arautzen dituena Covid-19aren inpaktu ekonomikoari erantzuteko.
  • Agindua, 2020ko apirilaren 3koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita covid-19aren eragin ekonomikoaren ondorioz krisi-egoe-ran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen bideratu Covid-19 programa.
  • 50/2020 DEKRETUA, 2020ko martxoaren 31koa, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresabu-ruentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2020ko programa garatzen duena, Covid-19ren eragin ekonomikoari aurre egiteko.
  • Agindua, 2020ko martxoaren 24koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua-rena, zeinaren bidez arautzen baitira bai dirulaguntza itzulgarriak itzultzeko egutegiaren eta inbertitzeko eta enplegua sortzeko aldiaren aparteko geroratze-eskaera, gauzatu industria, bideratu eta bideratu berria programen onuradunei dagokienez, eta bai indartu programako ordainketa aurreratzeko neurriak, Covid-19aren inpaktu ekonomikoari aurre egiteko.
  • Enplegu-erregulazioko espedienteak, COVID-19aren ondorioz, Eusko Jaurlaritza, 2020ko martxoaren 19an.
  • AGINDUA, 2020ko martxoaren 18koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira seme-alabak dituzten familien onurarako dirulaguntzen aurrekontu-zuzkidurak.
  • EBAZPENA, 2020ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita zenbait diru-baliabide esleitzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia. Diru-baliabide horien bidez, hain zuzen ere, 2020an finantzatuko dira Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak.
  • 164/2019 DEKRETUA, 2019ko urriaren 22koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.
  • 4/2005 legea, 2005eko otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa (IVAP)