Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2013. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzeko dena.

LABURPENA
Titulua:
2013. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzeko dena.
Xedea:

Agindu honetan, 2013. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da, artikulu honetan xedatutako eran.

Agindu honen ondorioetarako, nazioarteko kirol-lehiaketak ofizialtzat hartuko dira nazioarteko federazio baten egutegian, federazio europar batenean edo nazioarteko liga profesional baten egutegian sartuta dauden lehiaketak.

Lehiaketa horiek goi-mailako kirola sustatzera bideratuta egon behar dute. Ez da diru-laguntzarik emango partaidetzako kirola sustatzeko jardueretarako (jolas, aisia eta osasunerako kirola), ezta euskal kirol-selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako ere.

 

Diru kopurua:

Hirurehun eta hogeita bederatzi mila eta zortzirehun euro (329.800) erabiliko dira; horietatik, 204.476 euro 2013. urtean ordaintzeko kreditukoak dira, eta gainerako 125.324 euroak 2014. urteko konpromisozko kreditukoak.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2013ko urriaren 2koa (EHAA Zk. 196/2013)

    AGINDUA, 2013ko urriaren 2koa, Kulturako sailburuarena, 2013. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzeko dena

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Gazteria eta Kirol Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Gazteria eta Kirol Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
2013. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzeko dena.

Agindu honetan, 2013. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da, artikulu honetan xedatutako eran.

Agindu honen ondorioetarako, nazioarteko kirol-lehiaketak ofizialtzat hartuko dira nazioarteko federazio baten egutegian, federazio europar batenean edo nazioarteko liga profesional baten egutegian sartuta dauden lehiaketak.

Lehiaketa horiek goi-mailako kirola sustatzera bideratuta egon behar dute. Ez da diru-laguntzarik emango partaidetzako kirola sustatzeko jardueretarako (jolas, aisia eta osasunerako kirola), ezta euskal kirol-selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako ere.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Dagokien erregistroan legez sortu eta inskribatuta dauden eta egoitza soziala Euskadiko Autonomia Erkidegoan duten kirol-klubek, kirol-elkarteek eta helburutzat kirola duten nortasun juridikoko entitateek eskatu ahal izango dituzte agindu honetako diru-laguntzak. Kirol-federazioek ezingo dituzte laguntza hauek eskatu.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko

 

Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Hirurehun eta hogeita bederatzi mila zortziehun euro (329.800) erabiliko dira; horietatik, 244.476 euro 2013. urtean ordaintzeko kreditukoak dira, eta gainerako 125.324 euroak 2014. urteko konpromisozko kreditukoak.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
"Eskabidea eta gainerako dokumentuak" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera (Eskaera)

1.- Agindu honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Erregistro Orokor Zentralean edo erregistro osagarrietan aurkeztuko dira (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua, 2008ko maiatzaren 30eko EHAAn, 102. zenbakian, argitaratua), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz. Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

a) Eskabide-inprimakia (I. eranskina) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzan bertan eskura daiteke, edo Kulturako Lurralde Ordezkaritzetan. Erakunde eskatzailearen izenean eskabidea sinatzen duen pertsona fisikoak eskabidea egiteko baimena duela egiaztatzen duen dokumentua behar da.

b) Jardueraren gaineko txostena (II. eranskina). Honako alderdi hauei buruzko azalpen-txostena aurkeztu beharko da:

- Lehiaketa-eremua.

- Lehiaketan sartzeko modua: aurresailkapenik dagoen ala ez; aurreko txandarik badago, horien emaitzak egiaztatzea.

- Lehiaketa-egutegia, eskabideak egiteko unean publikoa bada. Bestela, argitara eman orduko bidaliko da egutegi hori Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzara.

- Dena delako proba programa olinpikoan sartuta dagoen ala ez.

- Kirol-lehiaketaren maila edo kategoria.

- Mugiarazitako kirolari eta langile teknikoen kopurua.

- Azken hamar urteotan nazioartean izandako parte hartzeak.

- Lehiaketa modua: jardunaldi kopurua eta non izango diren.

c) Diruz lagundu nahi den proba sartuta dagoen nazioarteko federazioaren, europar federazioaren edo liga profesionalaren egutegi ofiziala, bai eta ekitaldia antolatu duen entitatearen eta kasuan kasuko nazioarteko federazioaren, europar federazioaren edo liga profesionalaren harremanetarako kontaktu baten helbidea.

d) Diruz lagundu nahi den jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu orekatua (III. eranskina).

e) Erakunde eskatzailearen IFZren kopia eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

f) Hirugarrenaren altari buruzko dokumentu normalizatua (IV. eranskina). Eusko Jaurlaritzaren beste laguntzarik jaso baina beren helbideratze/banku datuetan aldaketarik sartu nahi dutenek «Hirugarrenaren datuetan aldaketak sartzeko eskabide orria» izeneko inprimaki normalizatua bete beharko dute (V. eranskina).

g) Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANren fotokopia, baita ordezkari horrek eskaera egiten duen egunean duen boterearen kreditazioa ere, bai ahalordearen eskrituraren kopiaren bidez bai, hala badagokio, dagokion organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez.

h) Onuradunek konpromisoa hartuko dute Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzari deialdia egiteko kirol-gertakariarekin loturiko ekitaldi publikoetan ager dadin, salbu eta ekitaldiaren ondoren ematen bada diru-laguntza, orduan gorabehera horren berri jaso beharko baitute laguntza ematen duen ebazpenaren jakinarazpenak sortarazitako dokumentazioan.

i) Diruz lagundu nahi den jarduerari begira eskatu diren bestelako laguntzen zerrenda. Zein entitateri -pribatu edo publikoa- eskatu zaion adierazi beharko da, eta eskaera horren egoera zein den -ezetsiak, erantzunaren zain, emanak- eta diru-kopurua. Horrelakorik eskatu ez bada, hori adierazten duen dokumentua aurkeztu behar da.

j) Burututako jarduerei dagokienez, jada egindako gastuak justifikatzeko agindu honetan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dira.

k) Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik (VI. eranskina).

l) Espainiako kasuan kasuko federazioaren ziurtagiria, modalitateko horretako euskal kirol-federazioa Espainiakoan integratuta dagoela egiaztatzen duena, betiere kirol-modalitate horretako Espainiako federaziorik baldin badago.

m) Azken hamar urteetan nazioartean lehiatu diren aldiei buruzko ziurtagiria, dagokion nazioarteko federazioak emana.

2.- Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak diru-laguntza emateko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio osagarri guztia eskatu ahal izango du.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/10/15 - 2013/11/14
Aurkezteko epe-muga:

2013/11/14

Ebazteko epea:

SEI HILABETE

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.