Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Errugbia 05


Aurkezpena Kokapena |  Programa Araudia Emaitzak Argazkiak


Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Errugbi Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXIV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu. Gasteizko (Araban) Gamarrako kiroldegian izango dira, 2005eko maiatzaren 28an. Hona hemen arautegia:


1. PARTE HARTZAILEAK

1991 eta1992 urteetan jaiotako jokalariak.
Guztira 16 jokalarik parte hartu dezakete: 9 titularrek eta 7 ordezkok. Aldatutako jokalaria ezingo da berriz itzuli.


2. JOKO ARAUAK

Jokalekuaren neurri maximoak 60x40 metrokoak izango dira eta markaketa-guneak 5 metro izango ditu.

4 zenbakikoa izango da baloia.

15 minutuko 2 alditan jokatuko da partida, eta 5 minutuko atsedenaldia izango da bien arten.
15 minutuko atsedenaldia egongo da partiden artean.

Entsegu bakoitzeko 5 puntu lortuko dute (transformazioak hankara ez dute balio). Berdinketa egonez gero honako hauen arabera erabakiko da zein den irabazlea: lehenik, lortutako entsegu-kopuruaren arabera; bigarrenik, zigor-ostiko kopuruaren arabera; eta hirugarrenik, 22 metroko marratik kanpo lortutako transformazio-kopuruen arabera.


Partiduen ordutegia:
10:30  GIPUZKOA-ARABA
11:20 BIZKAIA-GIPUZKOA
12:15 ARABA-BIZKAIA


Jokalarien eskubide eta betebeharrak:

' Honako eskubide hauek dituzte jokalari guztiek:
Baloia hartzekoa
Baloiarekin korrika egitekoa
Baloia atzerantz pasatzekoa
Baloia duen aurkako jokalaria plakatzekoa
Gehienez markaketa-marratik 10 metrora ostikatzea

Honako betebehar hauek dituzte jokalari guztiek:
Arauak, epailea eta jokalariak errespetatzekoa
Plakaketa egiten badiote baloia ahalik eta azkarren askatzekoa
Zutik jokatzekoa, inoiz ez lurrean
Helduz plakatzekoa, kamisetatik tiratu eta aurkaria bota gabe
Baloia jokatzen duen taldekidearen atzetik egotekoa


Baloia jokoan jartzea

Erdiko sakea. Aldi bakoitzaren hasieran edo entsegu baten ondoren
Non: hogei eta biko marran. Baloiak erdiko kanpotik igaro behar du. Entsegua egiten duen taldeak berriro aterako du, eta beti punpa lasterrarekin.
Nola:
Baloia lurrean jarriko da aldi bakoitzaren hasieran.
Drop bidez, gutxienez 5 metro aurrera egin behar du baloiak puntuak lortu ondoren.
Bi kasuetan 5 metrora egon behar da beste taldea

Hogei eta biko sakea. Baloi hilaren marratik irteten denean baloia.
Non: markaketa-marratik 10 metrora
Nola: Drop bidez, gutxienez 5 metro aurrera egin behar du baloiak

Mele. Aurreratua edo baloi joka ezina denean
Non: falta egin den lekuan, markaketa-marratik eta alboko marratik gutxienez 5 metrora
Nola:
Melean bi taldeak lehiatzen dira
3 jokalari lehen lerroan
Gainontzeko jokalariak 5 metrora
Behin baloia mele barruan sartuz gero meleko erdilariek beraien melearen atzera joan behar dute

Touchea. Baloia alboko marratik irteten denean.
Non: falta egin den lekuan, markaketa-marratik eta alboko marratik gutxienez 5 metrora. 3 jokalari errenkadan lerrokatuko dira eta epailea arduratuko da ateratzeaz.
Nola:
Honako hauek parte hartuko dute: jaurtitzaileak, bi jauzilarik eta meleko erdilari batek. Errenkadako jokalarien gainera bota behar da baloia; baloia lortzerakoan meleko erdilariari pasatu behar zaio.
5 metrora egon behar dira gainontzeko jokalariak.

Ostikoa. Beste arau-hauste batzuk egiterakoan.
Non: falta egin den lekuan, markaketa-marratik eta alboko marratik gutxienez 5 metrora
Nola:
Taldekide baten eskuetara botatzeko ostiko txiki bat emanez
5 metrora egon behar du beste taldeak

Kanporaketa:
Aldi baterakoa: 3 minutu (jokalariari eta hezitzaileari azaldu arrazoia)
Aldi baterako kanporaketa indarrean dagoen bitartean kanporaturikoaren ordez beste jokalari bat sartuko da
Jokalaria zigortuko da, eta ez taldea
Behin betikoa: aparteko kasuetan bakarrik (jokalariari eta hezitzaileari azaldu arrazoia)
Beste jokalari bat sartu daiteke hori ordezkatzeko
Jokalaria zigortuko da, eta ez taldea


Segurtasunagatik aho-babeslearekin eta takodun botekin jokatu behar dute jokalariek (galarazita dago tako aldagarriak dituzten botak erabiltzea).


3. AZKEN OHARRA

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:
a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari
b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.
c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.
d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.
e) Eskolako Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1999 dekretuari.
f) 160/1990 dekretua aldatzen duen abuztuaren 24ko 337/1990 dekretuari.
g) Errugbiko Euskadiko Federazioaren araudiak dioenari.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2005/06/06