Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Mahai Tenisa 05


Aurkezpena Kokapena |  Programa Araudia Emaitzak Argazkiak

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Mahai Teniseko Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXIV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2005ko maiatzaren 28an Gasteizeko Arriaga kiroldegian. Hona hemen arautegia:


1- JOKATZEKO MODUA

Liga sistema, itzuli bakarrekoa.
Mailak:
Infantilak: 1991 eta1992an jaiotako neska-mutilak.


2- TALDEEN OSAERA

Mutilen talde bakoitzak gehienez ere bost jokalari izango ditu, eta nesken talde bakoitzak gehienez lau jokalari. Talde bakoitzak ordezkari bat edo entrenatzaile bat eramateko aukera izango du.

Binakako partidetan, nahi izanez gero, banaka aritu direnek ere parte har dezakete.

Partidak kamiseta eta praka motz edo gonaz jantzita jokatu beharko dira, eta debekaturik dago txandaleko jaka edo prakekin jokatzea. Talde bereko jokalari guztiek, gizonezko eta emakumezkoek, antzeko jantziak eraman behar dituzte, baina ezingo dute hori kolorea eraman.

3- LEHIAKETA SISTEMA

Emakumezkoetan zein gizonezkoetan COURBILLON sistema (banakako 4 partida eta binakako bat) erabiliko da, eta talde batek hiru garaipen lortzen dituenean amaituko da partida.

Jokalari batek edo bikote batek partida bat 11 tantoko hiru joko irabazten dituenean. 10na berdintzen badute, bi tantoko aldea lortu atera beharko da jokoa irabazteko.

Jokoa sakearekin hasiko da eta bakarra eta librea izango da, binakako partidetan izan ezik, gurutzatua izango baita derrigor.

Partida bat irabazten duen taldeak bi puntu izango ditu, galtzaileak 0 eta aurkezten ez denak -1.

Bi talde edo gehiago berdinduta geratzen badira, elkarren kontrako partidetan izandako emaitzak hartuko dira kontuan azken sailkapena egiteko.


4- MATERIALA

Paletak gorriak izango dira alde batean eta beltzak, berriz, bestean. Gomak paletaren zabalera osoa estali behar du.
Ezin daiteke kortxozko erraketarik erabili.


5- SARIAK

Ondorengo sariak emango dira:
Garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutakoei.

 

6- AZKEN OHARRA

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontu guztietarako, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:
a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.
c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez disziplina-arauak jartzeari buruzkoa.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.
e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.
f) Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990 Dekretua aldatzen duena.
g) Mahai Teniseko Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.

 


 

Azken eguneratzea: 2005/06/02