Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Krossa 05


AurkezpenaKokapena | Zirkuitua | ProbakAraudiaEmaitzakArgazkiak

Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, Amurrioko Udaletxea, Foru Aldundiak eta Euskadiko Atletismo Federazioaren laguntzarekin, EUSKADIKO XXIV KIROL JOKOen barne KROSA antolatuko du 2005eko Otsailaren 27an Amurrion (Araban), Euskadiko Kadete Txapelketarekin bat.


ARAUDIA

I. Artikulua.- Infantil mailako (1991 eta 1992an jaiotako) eta Araba, Guipúzcoa, Bizkaia eta Nafarroako lurralde historikoetako selekzioetako partaide edo lurralde horietako ikastetxe ordezkarien partaide diren neska mutilek hartu dezakete parte Euskadiko Infantil Mailako Kros Txapelketan. (HIRU IKASTETXE LURRALDE HISTORIKO BAKOITZEKO, BAI NESKA ETA BAI MUTILETAN).

II. Artikulua.- Lurralde historikoetako selekzio bakoitzak 6 partaide izando ditu gehienez.

III. Artikulua.- Ikastetxeetako talde bakoitzak gehienez, SEI partaide eta gutxienez LAU izango dituzte, bai neska eta bai mutiletan.

IV. Artikulua.- Ikastetxetatik datozen taldeak hurrengo araudia bete beharko dute:

  • Taldea 6 korrikalariz osatua dagoenean, gutxienez 4 ordezkatzen duten ikastetxeko ikasleak izango dira.
  • Taldea 5 korrikalariz osatua dagoenean, gutxienez 3 ordezkatzen duten ikastetxeko ikasleak izango dira.
  • Taldea 4 korrikalariz osatua dagoenean, gutxienez 3 ordezkatzen duten ikastetxeko ikasleak izango dira.

V. Artikulua.-   Ikastetxeen sailkapena, maila bakoitzean berea, lasterketan parte hartu duten 4 partaide onenen postuak kontutan hartuz gauzatuko da; ikastetxe bakoitzaren puntuaketa bere korrikalariak lortutako postuen batura delarik. Puntu berdinketa egongo balitz, laugarren korrikalari onena hartuko da kontutan, haren taldea izanik txapelduna.

VI. Artikulua.-   Lurralde historikoen sailkapena, maila bakoitzean berea, lasterketan parte hartu duten 4 partaide onenen postuak kontutan hartuz gauzatuko da; lurralde historiko bakoitzaren puntuaketa bere korrikalariak lortutako postuen batura delarik. Puntu berdinketa egongo balitz, laugarren korrikalari onena hartuko da kontutan, haren taldea izanik txapelduna.

VII. Artikulua.-   Hurrengo lasterketak ospatuko dira, aurreikusitako luzera eta ordutegiaz.

Maila

Luzera

Ordutegia

 Kadete emakumezkoak

3.000 m

10.15

 Kadete gizonezkoak

4.500 m

10.45

 Infantil emakumezkoak

2.500 m

11.30

 Infantil gizonezkoak

4.000 m

12.00

VIII. Artikulua.-   Euskadiko Infantil Mailako Kros Txapelketarako izen ematea, LURRALDE BAKOITZEKO KIROL ZERBITZUEN BIDEZ GAUZATUKO DA (FORU ALDUNDIAK, EZ EUSKO JAURLARITZAKO KIROL ZUZENDARITZA), 2005eko Otsailaren 18a, ostirala, 20:00ak baino lehen. Hauek Euskadiko Atletismo Federaziora Otsailak 21a , 20:00ak baino lehen igorriko direlarik.

OHARRA: Dortsalak froga egunean bertan emango zaizkio zirkuituko idazkaritza nagusian talde edo selekzio arduradunari.

IX. Artikulua.-  Araudi honetan aurreikusi ez diren gorabehera guztiak, IAFFak duen nazioarteko txapelketen araudiaren aplikazioarekin konponduko dira.


ZUZENDARITZA TEKNIKOA
2005eko Urtarrilak 25a