Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Badminton 05


AurkezpenaKokapena | ProgramaAraudia

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Badmintoneko Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXIV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2005ko maiatzaren 28an Vitoria-Gasteizeko Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundearen instalakuntzan. Hona hemen arautegia:


1. IZENDAPENAK

Lehiaketari  "EUSKADIKO XXIV. ESKOLARTEKO JOKUAK" izena emango zaio, eta bertan Euskal Autonomi Elkarteko lurralde historiko bakoitzeko talde ordezkariak har dezake parte, eta Nafarroako talde ordezkaria gonbidatu bezala aurkeztuko litzake.

Irabazle geratzen den taldea, ( Nafarroako taldea geratuko balitz baztertua izando litzateke), 2005-eko EUSKADIKO ESKOLARTEKO TXAPELDUNA izando litzateke.


2. BALDINTZA OROKORRA

2005-eko  EUSKADIKO ESKOLARTEKO XXIV. JOKUAK talde mistoen puntuetarako lehiaketetan eztabaidatuko dira, bertan talde guztiek parte hartuaz.

Bi taldeen arteko aurka egiteari bilgunea deitzen zaio.

Bilgune bakoitzean egongo den partidu kopurura bostekoa izando da: Bakarkako Gizonezkoa, Bakarkako Emakumezkoa, Binakako Gizonezkoa, Binakako Emakumezkoa eta Binakako Mistoa.

3. IZEN EMATEAK

Probintzia-aldundiaren bitartez izena emandako jokalariak, ordezkatu behar duten aldundiaren bitartez eskuratutako eskola kirol baimenaren jabe egin beharko dute.


4. SELEKZIOAK

Lurralde bakoitzeko talde bakoitza, entrenatzaile eta delegatuaz aparte, sexu bakoitzeko gutxienez bi eta gehienez lau kirolaritaz osatua egongo da.


5. ALINEAZIOAK

Bilgunearen ordena egiteko zozketa Badminton Euskal Federakuntzako lehiaketen zuzendariak  idazkariaren aurrean egingo du.

Zozketa ospatu ondoren, lehiaketen ordutegia egingo da, eta lurralde desberdinetako Federazioen artean zabalduko da.

Lehiaketa hasi aurretik, Delegatuen Batzordea osatuko da, eta parte hartzen duten talde bakoitzeko delegatu batez eta lehiaketen kirol-epaile batez osaturik egongo da. Euskal Badminton Federakuntzako ordezkari bat idazkari lanetan aurre egongo da.

Lehiaketa hasi baino lehen, talde bakoitzeko arduradunak kirol epaileari bere selekzioaren osaketa emango dio.

Bilgune bakoitzeko jokalarien osaketa kirol epaileari lehialetaren ardua baino 15 minutu lehenago emango zaio.

Bilgune bakoitzean, talde bateko ordezkari den  jokalari batek ezingo ditu bi partidu baino gehiago jokatu.

Talde batek ezingo du bilgunea eztabaidatu, matematikoki bilgune hori irabazteko  behar diren gutxieneko baldintzak ez baditu betetzen.

Bilgune baterako talde baten osaketa eman ondoren, ezinezkoa izando da aldaketarik egitea, lesio bat izan ezik. Kasu honetan kirol epaileari komunikatua izango zaio, eta ordezkatua izan den jokalariak ezingo du beste partidurik jokatu bilgune horretan.
Bilgune bakoitzeko jokuen ordena modu honetara erabakiko da:

- Lehenengo, bi taldeen teknikoen erabakiagaitik.
- Teknikoen artean erabakirik hartzen ez badute, ordena ondorengoa izango da:
1- Binakako mistoa.
2- Binakako gizonezkoa eta emakumezkoa
3- Banakako gizonezkoa eta emakumezkoa


6. LEHIAKETA

Bi taldeen arteko bilgunea, bost partiduz osatua egongo da.
- 1 Banakako gizonezkoa
- Banakako emakumezkoa
- 1 Binakako gizonezkoa
- 1 Binakako emakumezkoa
- 1 Binakao misota

Bilgune bakoitzeko irabazleak jasoko ditu puntu gehiena ondorengo taularen arauera:
- Irabazleak 3 puntu
- Galtzaileak puntu 1
- Ez agertzeak puntu 1

Emaitza berdina lortzen denean, desberdintzea egingo da arau hauek kontutan harturik:

- Bilgunean partidu gehien irabazi disuena.
- Bilgunean set gehien irabazi disuena.
- Bilgunean, mesedetarako eta kontrako tantoetan diferentzi handien duena.
- Bilgunean mesedetarako tantu gehien disuena
- Zozketa.

Bi edo talde gehiago berdinduta geratuko balira, desberdinketa bat egongo litzateke ondorengo arauak jarraituaz.
- Talde berdinduak bat bestearen aurka jolastu balira, partidu horretan irabazle geratu dena izango litzateke txapelduna.
- Berdinduta dauden taldeen artean, partidu gehien irabazi dituena.
- Berdinduta dauden taldeen artean, set gehien irabazi dituena.
- Arau hauetakoren bat ezarri ondoren era askotako berdintasuna sortuko balitz, berriro 19.1 arauetik hasiko lirateke berdintasunak desberdindu arte.


7. AZKEN OHARRA

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.
c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.
e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.
f) Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990 Dekretua alda duena.
g) Badmintoneko Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.

 

 


 

Azken eguneratzea: 2005/05/23