Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Aerobic 2011

Arautegia Aerobic

Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Gimnastika Federazioarekin batera, 2011ko maiatzaren 29an Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak antolatuko ditu Gasteizko Abetxuko kiroldegian, ondorengo araudiaren arabera:

1. Adinak eta kategoriak 

 1997-1998 urte bitartean jaiotakoak infantil, eta 1999-2000 urte bitartekoak alebinak.

2. Txapelketa mota

 5-12 kideez osatutako taldeak  (mistoak edo ez)
 Hirukoteak (mistoak edo ez)
 Bikoteak ( mistoak edo ez)

Oharra Gimnastek bi modalitatetan soilik parte hartu ahal izango dute.

• Konpetizio gunea: 10x10 metrotako azalera lisoa talde eta hirukoteentzat, eta 7x7 metrotakoa banakako eta bikoteentzat, konpetizio azalera marrazten duen 5 zm-ko zabalerako marra batez inguratuak.
• Ariketen iraupena minutu bat eta 30 segundu eta minutu bat eta 50 segundu bitartekoa izango da, puntuaketa mailaren arabera izango da. Ariketa osoa musikarekin egin behar da.
• Janzkera FIG kodearen araberakoa izango da (mediak ez dira beharrezkoak izango)
• Zapatilak txuriak izan beharko dira.
• Euskadiko Txapelketarako kategoria bakoitzeko lehenengo 6 taldeak klasifikatuko dira, binaka, hirukote eta taldeen artean banatuak.


• Gimnasta bakoitzaren entrenatzaileak musika cd bat eraman beharko du, bertan erabilitako musika aurkeztutakoarena baino beste formatu batean izan beharko du erreprodukzioarekin arazoak ekiditeko.

3. Kirol Sariak

Ondorengo kirol sari hauek egongo dira:


 5-12 kideetako taldeak:
Saria sailkatutako 1go, 2. eta 3. taldeei emango zaie.


 Hirukoteak:
Saria sailkatutako 1go, 2. eta 3. hirukoteei emango zaie.


 Binaka:
Saria sailkatutako 1go, 2. eta 3. bikoteei emango zaie.

4. Edozein ezustekoren aurrean 


Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

5. Azken Oharra

Araudi honetan jasotzen ez diren kasuak Euskal Federazioaren lehiaketa-batzordeak erabakiko ditu eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.


Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:


a.- 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b.- Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d.- Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2011ko urtarrilaren 31ko Agindua, 2011eko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren deialdia egiteko dena
e.-Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2011ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2011ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f.- Euskadiko gimnastika (Aerobik) federazioaren araudiak xedatzen duenari.

 

Azken eguneratzea: 2011/05/30