Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Tenisa 2010

Teniserako 2010eko Araudia

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak teniseko EUSKADIKO XXIX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Tenis Federazioarekin lankidetzan, 2010eko maiatzaren 29 eta 30ean, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian.  Hauxe duzue jokoen araudia:

1. Joko Sistema


Lurralde Historiko bakoitzak bi neska eta bi mutil izango ditu ordezkari, baita kapitain bat ere.

3na jokalariko BI TALDEk hartuko dute parte jokoan, denek denen kontra jokatuz. Talde bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira final aurrekotarako (fase hau hilaren 29an, larunbatez, jokatuko da).

Igandean, maiatzaren 30ean, final aurrekoak jokatuko dira, era honetara: 1. taldeko 1. sailkatua, 2. taldeko 2. sailkatuaren kontra eta 1. taldeko 2. sailkatua 2. taldeko 1. sailkatuaren kontra.

Partidetan 4 jokotako 3 setetan onena baloratuko da eta tie-break bat jokatuko da 4 jokotan berdinketa gertatuz gero. Set batean berdinketa gertatuz gero, “super tie-break” bat jokatuko da (10 puntutan).

2. Partaidetza


1996 eta 1997an jaiotako jokalariek bakarrik hartu dezakete parte, infantil kategoria alegia.
Taldeak honela geratuko dira sailkatuta, zozketa egiteko irizpideak ondorengoak izan dira: Talde batean aurreko urteko txapelduna egongo da eta bestean txapeldunordea, finalik jokatu ez zuen lurraldeko lehenak zozketa bidez sartuko da taldeetan, eta beste jokalari guztiak talde berean bi lurralde berdin ekidituz sartuko dira.

 Mutilen A Taldea

1. BIZKAIKO 1-a
2. GIPUZKOAKO 1-a
3. ARABAKO 2-a

 Mutilen B Taldea

1. ARABAKO 1-a
2. BIZKAIKO 2-a
3. GIPUZKOAKO 2-a


 Nesken A Taldea

1. ARABAKO 1-a
2. GIPUZKOAKO 2-a
3. BIZKAIKO 2-a

 Nesken B Taldea

1. BIZKAIKO 1-a
2. GIPUZKOAKO 1-a
3. ARABAKO 2-a

3. Sariak:


URREZKO – ZILARREZKO – BRONTZEZKO DOMINAK
(kategoria bakoitzerako).

4. Beste batzuk


Partaide guztiek oroigarri bat jasoko dute oparitzat.

Antolatzaileek jatekoa eta ura emango diete parte-hartzaile guztiei.

Behar dutenei autobus-zerbitzua eskainiko zaie (ordutegiak eta irteera- eta helmuga-lekuak jakinarazi egingo zaizkizue).

5. Arbitrajea

Jesus Paredes izango da jokoen epaile arbitroa (Arbitro Nazionala da).

6. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. Azken oharra


Araudi honetan jasotzen ez diren kasuak Euskal Federazioaren lehiaketa-batzordeak erabakiko ditu eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.
 
Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:


a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2010eko otsailaren 22ko Agindua, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2010eko martxoaren 17ko Ebazpena, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
g) Euskadiko tenis federazioaren araudiak xedatzen duenari.