Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Mahai Tenisa 2010

Arautegia Mahai Tenisa 2010

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Mahai Teniseko Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXIX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2010eko maiatzaren 29an Zubialdeko udal kiroldegian, Portugaleten. Hona hemen arautegia:

1- Jokatzeko modua

TALDEKAKOA: Gizonezkoetan  eta emakumezkoetan seina talde izango dira, hiru multzotan banaturik liga bat jokatuko dute elkarren artean itzuli bakarrera. Talde bakoitzeko lehen biek final aurreak jokatuko dituzte eta haietako irabazleen artean jokatuko da finala.

Partida bat irabazten duenak bi puntu lortuko ditu eta galtzaileak bat ere ez. Sailkatzerako orduan taldeen artean berdinketa bat egongo balitz, elkarren artean izandako emaitza hartuko zen aintzat.

- Mutilen taldeak: SWAYTHLING SISTEMA MURRIZTUA (7 partidetatik gehien irabazten dituena)
- Nesken taldeak: CORBILLON (3 jokoko 5 partidetatik gehien irabazten dituena).

BANAKAKOA: Gehienez 16 partaide ( jokoak antolatzen diren lurraldeko 6 partaide eta bostna beste lurraldeetakoak)  ; 4 jokalariko taldeetan banaturik liga bat jokatuko dute elkarren artean, eta talde bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira final laurdenetarako. Taldekako lehiaketako sistema bera erabiliko da puntuaziorako eta berdinketa kasuetarako.

 
2- Taldeen osaera

Mutilen talde bakoitzak gehienez ere bost eta gutxienez hiru jokalari izango ditu, eta nesken talde bakoitzak gehienez lau eta gutxienez bi jokalari. Talde bakoitzak ordezkari bat edo entrenatzaile bat eramateko aukera izango du.

Binakako partidetan, nahi izanez gero, banaka aritu direnek ere parte har dezakete.

Partaide guztiak infantil mailakoak izan behar dira, 1996 eta 1997-an jaiotakoak.

Partidak kamiseta eta praka motz edo gonaz jantzita jokatu beharko dira, eta debekaturik dago txandaleko jaka edo prakekin jokatzea. Talde bereko jokalari guztiek, gizonezko eta emakumezkoek, antzeko jantziak eraman behar dituzte, baina ezingo dute txuri eta laranja koloreetakoak eraman.

Jokalarien kirol lizentziak lehiaketako epaileari aurkeztu beharko zaizkio, foru aldundiak behar bezala zigilatuta eta lehia hasi aurretik.


3- Parte hartze kupoa 

Taldeak ikastetxe berekoak izango dira, eta ikastetxeko ikasleez osatuak.
Probintzia bakoitzetik mutilen bi talde eta nesken beste bi izango dira taldekako lehiaketarako. Banakako lehiaketan 5 mutil eta 5 neska izango ditu probintzia bakoitzak, antolatzen duen probintziak aldiz 6 mutil eta 6 neska izango ditu.

Banakako lehiaketan parte hartuko duten ikasleak eta taldekakoan parte hartuko dutenak ez dute ikastetxe berdinekoak izan beharrik. Probintziako lehiaketetan lehenbizi sailkatu direnak hartuko dute banakakoan.


4- Materiala

Antolakuntzak 6-8 mahai homologatu jarriko ditu, baita pilota ofizialak ere.
Jokalarien erraketek egungo araudia bete beharko dute, eta ezingo da kolarik erabili.

5- Sariak

Ondorengo sariak emango dira:

- Taldeka: lehen, bigarren eta hirugarren sailkatuek garaikurrak jasoko dituzte.
- Banaka: urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak jasoko dituzte.

6. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7- Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontu guztietarako, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2010eko otsailaren 22ko Agindua, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2010eko martxoaren 17ko Ebazpena, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Mahai Teniseko Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.