Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Judo 2010

Arautegia

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak EUSKADIKO XXIX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Judo Federazioarekin lankidetzan, 2010eko maiatzaren 29an Barakaldoko Gorostiza kiroldegian. Hauxe duzue jokoen araudia:


A. Jokatzeko modua:

Kategoriak:

• Infantilak: 1996-97an jaiotako neska-mutilak. Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoa.

B. Selekzioen osaera:

Zortzi judoka eta entrenatzaile bana izango dituzte nesken selekzioek, baita ere mutilen selekzioek 8 judoka eta entrenatzaile bana. Lurralde bakoitzak lau selekzio izango ditu, bi nesketan eta bi mutiletan, hau da, lurralde bakoitzak 16 mutilekin eta 16 neskekin parte hartu ahal izango du.

Lurralde bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea bertan izango dira. Ezinbestean joaterik izango ez balute, justifikatu egin beharko lukete bertaratu ezina.

Pisu mailaren kirolariak falta direla eta, lurralderen batek 16 mutilen eta 16 nesken postuak betetzerik izango ez balu, eskola ume gehiago aurkeztu ahal izango ditu gainerako pisuetan, sexu bakoitzari dagokion 16ko kopurua bete arte.

Hutsuneak direla medio, partaidetza zein pisutan areagotu den ezartzeko, bete gabeko postuen kopurua eta lurralde bakoitzak bi partaide baino gehiago inskribatu ahalko dituen pisuen guztirakoa hartuko da kontuan, eta bete gabeko postuak, parte hartuko den pisuen artean banatuko dira.

Aurreko urtean lehen postua lortutako judokak txapelketan parte hartzera gonbidatuko dira, betiere eskola kiroleko infantil mailakoak izaten jarraitzen badute.

Gonbidatuak ez dira aintzat hartuko ezarritako kupoa betetzerako orduan, duten pisuan parte hartu ahal izango dute eta lurraldea ordezkatzen duten gainerako judokekin batera izango da izen-ematea. Gonbidapenak izen-abizenekin egingo dira.

Pisuak eta kategoriak:

- Infantil neskak: - 36 -40 -44 -48 -52 -57 -63 eta + 63kg
- Infantil mutilak: -38 -42 -46 -50 -55 -60 -66 eta + 66kg

D. Arau orokorrak:

Borrokak hiru minutukoak izango dira.

Parte hartzeko egiaztatu beharreko gutxienezko maila gerriko berdea da. Txapelketan judogi txuriarekin soilik parte hartu ahal izando da.

Euskadiko federazioak epaileak izendatuko ditu eta hauek guztiak epaile zuzendariak koordinatuko ditu.

Banakako lehiaketan kanporaketak bigarren aukera gisa edota liga gisa jokatuko dira. Judoka kopuruaren arabera erabakiko da kanporaketa edo liga jokatu.

Hiru lehiaketa eremu izango dira.

Ezingo dira bi teknikari baino gehiago tatami inguruan egon.