Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIX Eskolarteko Kirol Jokoak - Herri Kirolak 2010

Arautegia Herri Kirolak 2010

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak EUSKADIKO XXIX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Herri Kirol Federazioekin lankidetzan, 2010eko maiatzaren 29an Barakaldoko Lasesarre kiroldegian. Hauxe duzue jokoen araudia:

1. Partaidetza

Partaidetza bi mailatan emango da:
Infantil mailako Euskadiko txapelketa: 1996 eta 1997 urteetan jaiotako kirolarien partaidetzarekin
Alebin mailako Topaketak: 1998 eta 1999 urteetan jaiotako kirolarien partaidetzarekin

Lurralde bakoitzeko 2 talde gonbidatuko dira.

2. Taldeen osaera

Ikastetxeetako taldeek bete beharreko arauak:

a) Taldeek 10 eta 15 neska mutil bitartean izan beharko dituzte.
b) Erabiliko den materiala kategoria bakoitzari egokituko zaio.


3. Joku sistema

Infantil mailako talde bakoitzak bost jokotan hartuko du parte: sokatira, lokotx bilketa, zaku erute, giza proba eta txingak.

Alebin mailako talde bakoitzak 4 jokotan hartuko du parte: sokatira, lokotx bilketa, zaku erute eta txingak

Proba hauez gain urtean zehar Euskal Autonomi Elkarteko, gutxienez, bi lurraldetan beste probaren batean partaidetza nahiko egongo balitz, modalitate horren Euskadiko Txapelketa ere deituko genuke.

4. Sailkapena

Puntuka izango da. Proba bakoitzean, lortutako sailkapenaren arabera banatuko dira puntuak: lehenengoari 3 puntu, bigarrenari 2 eta hirugarrenari 1. Puntu gehien lortzen duen taldea irabazlea izango da.

5. Probak

Zirkuitu erara egingo dira probak; talde guztiak aldi berean parte hartuz. Taldeak bi multzotan sailkatuko dira eta horrela jokatuko dute proga guztien zehar.

- Sokatira:

o Tiraldi bakoitzean talde bakoitzeko 8 neska mutilek hartuko dute parte.
o Talde bakoitzaren aurka bi tiraldi egingo dira.
o Gutxienez 2  tiraldi hauetako batean, taldekide guztiek hartuko dute parte.
o Berdinketarik gertatuz gero denbora laburrenean irabazi duen taldea hartuko da irabazletzat.
o Finalaurrekoak eta finalak jokatuko dira.

- Lokotx bilketa:

o Taldekide guztiek parte hartzea derrigorrezkoa da.
o Talde bakoitzak bere abiapuntu eta helmuga izango du. Toki bakoitzean federazioko arduradun bat egongo da.
o Talde bakoitzak lurrean jarritako 30 lokotx jaso beharko ditu eta saskian utzi, gero berriz saskitik atera eta bere tokian uzteko. Ikasleek erreleboka hartuko dute parte. Errelebo bakoitzean ikasle bakoitzak bi lokotx hartuko ditu. Aurrena bat hartu beharko du, saskian sartu eta gero beste lokotx bat hartu, era berean jokatzeko. Ondoren, beste taldekide bat aterako da gauza bera egitera. Horrela lokotx guztiak bildu, saskian sartu eta berriz irten beharko dira partehartzaileak lokotxak saskitik atera eta lehen zeuden tokian uztera.
o Kirolari bakoitzak gehienez, 3 errelebo egin ditzake
o Lokotx arteko distantzia 1mkoa izango da.

- Zaku erute:

o Taldekide guztiek hartuko dute parte.
o Talde bakoitzak bere abiapuntu eta helmuga izango du. Toki bakoitzean federazioko arduradun bat egongo da.
o Ikasle bakoitzak 15mko bi luze egin beharko ditu zakua bizkarrean duela. Lehenengo itzulia amaitzen duenean hurrengo taldekideari eman beharko dio zakua eta horrek amaitzen duenean hurrengoari, hamabost errelebo osatu arte. Norbaiti zakua eroriz gero bere bi taldekideek bakarrik jarri ahal izango diote berriz bizkarrean. Zakuen pisua:
• Alebin mailan: 6 kilo
• Infantil mailan: 8 kilo
o Kirolari bakoitzak gehienez 2 errelebotan hartuko du parte

- Giza proba:

o Taldekide guztiek hartuko dute parte.
o Talde bakoitzak bere abiapuntu eta helmuga izango du. Toki bakoitzean federazioko arduradun bat egongo da.
o Ikasle bakoitzak 10mko bi luze egin beharko ditu gurpilaren gainean eta beste bi taldekideek gurpilari tira egin beharko diote, lurretik arrastatuz.
o Aurreneko itzulia amaitzean, helmuga parean gurpilaren gainean doan ikaslean gurpiletik jaitsi eta tiraka doan beste norbait eseri beharko da, bigarren itzulia egiteko; horrela 3 kirolariak txandatuz.
o Talde bakoitzak 15 ibilbide edo errelebo egingo ditu guztira
o Kirolari bakoitzak gehienez, 2 errelebo egingo ditu eserita eta 6 tiraka


- Txinga erute:

o Taldekide guztiek hartuko dute parte.
o Talde bakoitzak bere abiapuntu eta helmuga izango du. Toki bakoitzean federazioko arduradun bat egongo da.
o Ikasle bakoitzak 15mko bi luzez osatutako zirkuituari eman beharko dio bira, txinga bat esku banatan duela. Ibilbidea oinez egitea derrigorrezkoa da.
o Talde bakoitzak 15 errelebo egingo ditu guztira.
o Kirolari bakoitzak 2 errelebo egingo ditu guztira.
o Txinga bakoitzaren pisua:

• Infantilak 5 kiloko bi
• Alebinak 4kiloko bi

6. Azken oharra

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2010eko otsailaren 22ko Agindua, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2010eko martxoaren 17ko Ebazpena, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
g) Euskadiko Herri Kirol Federazioaren araudiak xedatzen duenari.