Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Gimnastika erritmikoa 2010

Arautegia Gimnastika Erritmikoa 2010

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Gimnasiako Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXIX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2010eko maiatzaren 30ean Barakaldoko Lasesarre kiroldegian. Hona hemen arautegia:

1. Partaidetza:

Infantil, 1996 eta 1997 urteetan jaiotako neska mutilak eta alebin, 1998 eta 1999 urteetan jaiotako neska mutilak.


2. Jokatzeko modua

 Banakako lehiaketa:
Alebinak: ariketa bat eskuak libre direla eta beste bat sokekin.
Infantilak: uztaiarekin eta pilotarekin ariketa bana.

 Taldekako lehiaketa
Alebinak: ariketa bat bost edo sei pelotekin.
Infantilak: ariketa bat bost edo sei uztaiekin.

 Taldeen osaera
Lurralde bakoitzak alebin mailan hiru talde aurkez ditzake, bost edo sei gimnasta titular eta ordezko batez osatuak, eta infantil mailan ere beste hiru talde, bost edo sei gimnastaz eta ordezko batez osatuak. Horretaz gain, talde bakoitzeko ordezkari edo entrenatzaile bat ere egongo da.
Banakako modalitatean, lurralde bakoitzak, kategoria bakoitzeko bostna gimnasta aurkez ditzake gehienez eta ordezkari edo entrenatzaile bana.
Taldekako lehiaketan kirolari berdinak ezingo du bi talde ezberdinetan parte hartu.
 Ariketa ezberdinen balio teknikoak Gimnasia Erritmikoko Euskal Federaziok argitaratutako arautegi eskolarraren araberakoak izango dira.
 Gimnasta bakoitzaren entrenatzaileak musika cd bat eraman beharko du, bertan erabilitako musika aurkeztutakoarena baino beste formatu batean izan beharko du erreprodukzioarekin arazoak ekiditeko.

3. Sariak

Ondorengo sariak emango dira:

  Taldekako lehiaketan:
Domina bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei kategoriako.
  Banakako lehiaketan:
Domina bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei kategoriako.
Aparatu bakoitzeko lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei.

4. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

5. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2010eko otsailaren 22ko Agindua, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren deialdia egiteko dena.
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2010eko martxoaren 17ko Ebazpena, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Gimnasiako Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.