Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Areto Futbola 2010

Arautegia Areto Futbola 2010

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Futbol Federazioarekin lankidetzan, Euskadiko XXIX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2010eko maiatzaren 29an eta ekainaren 5ean Gorostizako kiroldegian, Barakaldo.

Hona hemen arautegia:

1. Jokatzeko modua


Taldeka: liga sistema, itzuli bakarrekoa.
Mailak:
Infantilak: 1996 eta 1997ean jaiotako neska-mutilak.

2. Taldeen osaera

Taldeak honela osatuko dira: gehienez hamabi jokalari, ordezkari bat eta entrenatzailea.
Partidan zehar nahi adina aldaketa egin daitezke. Talde bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, bi taldek kamiseta berdinak eramatea gerta ez dadin.

3. Partiden iraupena

Hogeitabostna minutuko bi zati izango ditu partidak, tartean bost minutuko atsedenaldia dela.
Talde bakoitzak hutsarte bat eskatzeko aukera du zati bakoitzean.
Ligaren azken sailkapenean berdinketarik gerta ez dadin, emaitza edozein delarik ere, hiru penalti jaurtiko ditu talde bakoitzak partidaren amaieran.  Partida arautegiaren arabera baldintza egokietan bukatu dutenen artean aukeratuko da penaltiak nork bota.

 4. Azken sailkapenean berdinketa egonez gero erabiliko diren irizpideak

 Berdinketa bikoitza egonez gero erabiliko diren irizpideak


1. Talde irabazleak beraien artean jokaturiko partidan lortutako emaitza.
2. Talde irabazleak beraien artean jaurtitako penaltien emaitzak
3. Partida denboran zehar sarturiko golen aldea.
4. Partida guzietan sarturiko penaltien aldea.
5. Partidan lortutako aldeko golak guztira
6. Aldeko penaltiak guztira
7. Desberdintze partida

 Berdinketa hirukoitza egonez gero erabiliko diren irizpideak

 
1. Berdindutako taldeen arteko golen aldea
2. Berdindutako taldeen arteko penaltien aldea
3. Berdindutako taldeen artean gol gehien sartu dituena
4. Berdindutako taldeen artean penalti gehien sartu dituena
5. Partida denboran zehar sarturiko gol guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
6. Penalti guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
7. Kanporaturiko taldea kontuan edukiaz gol gehien sartu dituena
8. Kanporaturiko taldea kontuan edukiz penalti gehien sartu dituena
9. Zozketa


5.- Baloia


Baloia ASTORE etxekoa izango da, PRO SALA modelokoa.

6.- Sakeak 

• Alboko sakea

Baloia alboko marretatik ateratzen denean, jokalariak baloia marraren gainean jarriko du ostikada baten bidez zelairatuz. Arerioa 5 metroko tartea utzi beharko du.

• Kornerra
Kornerra talde erasotzaileko jokalari batek aterako du, baloia zelaiaren ertzean jarrita, ostikada baten bidez zelairatuko du. Arerioa 5 metroko tartea utzi beharko du.

• Ateko sakea
Ateko sakea atezainak egingo du eta jokoan eskuz egindako jaurtiketaren bidez jarriko du, baina ondoko marra pasa duen lekuaren aldeko area erditik.

Baloia penalti areatik ateratzen den unean ulertuko da baloia jokoan dagoela eta ateko sakea zuzen egin dela. Baloia jokoan jarri arte aurkako jokalariak aipatu penalti areatik kanpo egon beharko dute.

Zelaiaren beste aldera pasatzea zilegia izango da . Ateko sakea eginez, zuzenean gola sartu ezkero ez da baliagarria izango.

7.- Gola

Ez da baliozkoa izango alboko saketik zuzenean lortutako gola. Baliagarria izango da kornerretik lortutakoa.
Edozein jokalarik sar dezake gola kantxako edozein tokitatik, lehen adierazitako tokietatik salbu.

8.-Beste batzuk 

Jokalariak atezaina barne, 4 “ dituzte edozein sake edo jaurtiketa egiteko.
Atezainak behin bakarrik jaso ahal izango du bere taldeko jokalariek nahita edo nahigabe eginiko lagapenak, eta ezingo du baloia berriz ukitu aurkari batek baloia jokatu edo ukitu arte edota beste zelaira pasa ez bada.
Taldekide batek atezainari baloia zelaiaren edozein aldetik, nahita bidalitakoan honek eskuarekin jokatzen badu, falta izango da. ( falta egin duen tokitik jaurtiketa ez zuzenaren bidez egingo da, hau atezainaren eremuaren barruan izan ezkero jaurtiketa ez zuena marraren gainetik izango da).

9.- Sariak

Ondorengo sariak emango dira: garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutako taldeei mutilen kategorian eta lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutako taldeei nesken kategorian.

10.- Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

11.- Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2010eko otsailaren 22ko Agindua, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren deialdia egiteko dena
e)  Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2010eko martxoaren 17ko Ebazpena, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Futboleko euskal federazioaren arautegia.