Departamento de Cultura y Política Lingüística

Euskadiko XXVIII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Aerobic 09

Arautegia Aerobic

Arautegi teknikoa (pdf, 1,24 MB)

Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Gimnastika Federazioarekin batera, 2009ko maiatzaren 31an Euskadiko XXVIII. Eskolarteko Kirol Jokoak antolatuko ditu Gasteizko Abetxuko kiroldegian, ondorengo araudiaren arabera:


1. Adinak eta kategoriak

 1995-1996 urte bitartean jaiotakoak infantil, eta 1997-1998 urte bitartekoak alebinak.

2. Konpetizio sistema

 5-12 kideez osatutako taldeak  (mistoak edo ez)
 Hirukoteak (mistoak edo ez)
 Bikoteak ( mistoak edo ez)

Oharra Gimnastek bi modalitatetan soilik parte hartu ahal izango dute.

  • Konpetizio gunea: 10x10 metrotako azalera lisoa taldeentzat, eta 7x7 metrotakoa hirukote, banakako eta bikoteentzat, konpetizio azalera marrazten duen 5 zm-ko zabalerako marra batez inguratuak.
  • Ariketen iraupena minutu bat eta 40 segundu eta minutu bat eta 50 segundu bitartekoa izango da, FIG puntuaketa kodearen arabera. Ariketa osoa musikarekin egin behar da.
  • Janzkera FIG kodearen araberakoa izango da (mediak ez dira beharrezkoak izango)
  • Zapatilak txuriak izan beharko dira.
  • Euskadiko Txapelketarako kategoria bakoitzeko lehenengo 6 taldeak klasifikatuko dira, binaka, hirukote eta taldeen artean banatuak.

3. Kirol sariak

Ondorengo kirol sari hauek egongo dira:

  • 5-12 kideetako taldeak:
    Saria sailkatutako 1go, 2. eta 3. taldeei emango zaie.
  • Hirukoteak:
    Saria sailkatutako 1go, 2. eta 3. hirukoteei emango zaie.
  • Binaka:
    Saria sailkatutako 1go, 2. eta 3. bikoteei emango zaie.

4. Edozein ezustekoren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

5. Azken oharra

Araudi honetan jasotzen ez diren kasuak Euskal Federazioaren lehiaketa-batzordeak erabakiko ditu eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari.
b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.
c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.
d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.
e) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 dekretuari.
f)  Euskadiko gimnastika (Aerobik) federazioaren araudiak xedatzen duenari.