Jokoko autodebekatuak
EAEko on line joko- eta apustu-lokaletan sarbidea debekatzeko eskabidea
Debekatuen erregistroan alta emanda egon nahi baduzu
Nola? Bi era daude
- Aurrez aurre: bete On line joko- eta apustu-lokaletan sarbidea debekatzeko eskabidea (PDF, 150 KB) (PDF, 258 KB), inprimatu, sinatu eta aurkeztu lurralde-bulegoetan.
- Internet bidez: debekatuen erregistroan alta eman (beharrezkoa da herritarraren txartela edo NAN elektronikoa).
EAEko debekatuen zerrendatik kanpo uzteko eskabidea
Debekatuen zerrendatik kanpo zu uzteko eskatu nahi baduzu
Nola? Bi era daude
- Aurrez aurre: bete Debekatuen zerrendatik kanpo uzteko eskabidea (PDF, 150 KB), inprimatu, sinatu eta aurkeztu lurralde-bulegoetan.
- Internet bidez: debekatuen erregistroan baja eman (beharrezkoa da herritarraren txartela edo NAN elektronikoa).
Zein da inskripzioaren indarraldia EAEn?
Debekuaren epea mugagabea da; 6 hilabete igarota, bertan behera utzi ahal da.
Estatuan jokorako sarbidea izateko debekua
Zeure burua on line jokotik kanpo utzi nahi baduzu (Estatuan), egin dezakezu izena emanez Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioko Jokorako Sarbidea Izateko Debekuen Erregistro Orokorrean.
Azken eguneratzea:
2016/12/02