Osasun Saila

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2021-07-31

Atzo, 10.993 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.270 positiboak izan ziren (%11,6).

 Lurraldeen arabera: 191 Araban, 669 Bizkaian, 386 Gipuzkoan eta 24 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 63 pertsona ZIUn daude.