Osasun Saila

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2021-02-27

Atzo, 7.692 froga diagnostiko egin ziren eta haietatik, 349 positiboak izan ziren (% 4,5)

Lurraldeen arabera: 71 Araban, 181 Bizkaian, 86 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetako 11 kasu.

Ospitaleen egoerari dagokionez,  COVIDaren ondorioz 57 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 123 pertsona ZIUn daude.

OHARRA:  Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.