Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Natura 2000 sarea: kontserbazio bereziko eremuen izendapena eta kontserbaziorako bitartekoen onarpena ezpena

Euskal Herriko naturaren IV. jardunaldia

2013/11/28 - 2013/11/29
Inprimatu
Eibarrena auzoa-Gipuzkoa
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
Fraisoro eskola
Herria:
Eibarrena auzoa
Udalerria:
Zizurkil
Probintzia:
Gipuzkoa
Hasiera data:
2013/11/28
Amaiera data:
2013/11/29
Antolatua:
Eusko Jaurlaritza; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak; Hazi; Ihobe
DESKRIBAPENA

2020arterako Europa Batasunaren biodibertsitateari buruzko Estrategia: gure bizitza asegurua eta ondasun naturala agirian, Europar Komisioak ezartzen duen lehendabiziko helburua Habitat eta Hegaztien Arteztarauak zeharo ezartzea da, hiru jardunbide hauekin:

  • Natura 2000 Sarearen ezarketa osatzea eta bere kudeaketa egokia bermatzea.
  • Finantzatze egoki bat bermatzea.
  • Interesdunak sentiberatu eta araudia betearaztea.

Natura 2000 Sareak EAEko lurraldearen %20,3 hartzen du eta, bere baitan, 25 Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL), 27 Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) eta 6 Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBG) biltzen ditu. Europar Batasuneko beste administrazio guztiak bezala, Eusko Jaurlaritza BGL guztiak KBE izendatzeko behar diren lanak burutzen ari da, eremu bakoitzerako nahitaezkoa den kontserbazio eta kudeaketarako bitartekoen onarpena eta Hegaztien Arteztarautik datorren legedia betearaztea sustatuz.

Lan hauek aurrera eramateko, gai horiekin diharduten hainbat enpresen laguntzaile ditu, zeienei, parekideak diren sailetan elkartu ondoren, lehiaketa irikiez lanak esleitu zitzaizkien.

HELBURUAK

  • Natura 2000 Sarea egoki ezartzeko derrigorrezko lege eta administrazio betebeharrak berrikusi.
  • KBE eta HBBGen kontserbaziorako bitartekoek dituzten helburuak eta edukiak azaldu.
  • KBE eta HBBGen kontserbaziorako eta arlokako bitarteko batzuen arteko egokitasunak argitu.
  • KBEak izendatzeko eta Natura 2000 eremuetan ezarriko diren helburu eta neurrien bitartekoak onartzeko, EAEN eta inguruko Autonomi Elkarteetan egiten ari diren saioak azaldu.
  • Natura 2000 Sareko eremu-sail desberdinen berezitasunak aipatu.
  • Gizartearekiko partehartze prozesuak azaldu.
  • Natura 2000 eremuetan, kontserbaziorako bitartekoak praktikan jartzeari eta betetzeari buruzko hausnarketa bat egin.

EGITARAUA

Osteguna, 28

9.00 – 9.15

Jardunaldien aurkezpena

9.15 – 10.15

Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) izendatzeko prozedura eta EAEn izango dituzten helburuak eta kontserbaziorako neurrien ezarketa.

Marta Rozas. EJ

10.15– 10.30    Kafea

10.30– 11.30

BGL/KBE-k kudeatzeko bitartekoek eta Arroen Planifikazio Hidrologikoek elkarren artean dituzten harremanak.

Iñaki Arrate. URA.

11.30– 12.30

Natura 2000 ezartzeko, indarrean dauden lege eta administrazio betebeharrak

Unidad Natura 2000. MAGRAMA.

12.30-14.00       Bazkaria

14.00-15.00

KBE eta Biotopo Babestuen plangintza eta kudeaketen elkarrekikotasunak.

Eduardo Soler, LIMONIUM

15.00-16.00

KBEak izendatzeko partehartze publikoan, herri administrazioa eta eragile sozialen partehartzea.

16.00-16.30

Iruzkinak eta laburpena.

Ostirala, 29

9.00 – 9.15

Aurkezpena: Natura 2000 Sarea EAEn eta inguruko Autonomi Elkarteetan.

9.15– 10.15

EAEko ibai eta hezegune atlantiarretako KBE eta HBBGak.

Pedro Areta. EKOLUR.

10.15– 10.30    Kafea

10.30 – 11.30

Bizkaia eta Gipuzkoako mendietako KBEak.

Kiko Álvarez. OSTADAR

11.30 – 12.30

Natura 2000 Sarea Gaztela eta Leonen.

Patricio Bariego.  JUNTA DE CASTILLA Y LEÓN.

12.30-14.00 Bazkaria

14.00-14.30

Arabako mendebaldeko Mendien  KBE eta HBBGak.

Roser Campeny. MINUARTIA.

14.30-15.00 

Natura 2000 Arabako hegoaldeko Mendietan.

Mario Sáenz de Buruaga. Consultora de RN

15.00-16.00

Txostengile eta bertaratutako guztien arteko hausnarketa: Natura 2000 eremuetan, kontserbaziorako bitartekoak praktikara eraman eta betetzeari buruzkoa.

16.00-Laburpena eta agurra.

 

 

Fraisoro eskola: 943692166 fpefraisoro@hazi.es

Inskripzioak

Matrikula doakoa da, bazkariak ikasle bakoitzaren kontura izango dira, nahi izanez gero 10€ menua duen jatetxean erreserba egingo da.

 

ESTEKA INTERESGARRIAK
Azken eguneratzea: 14/11/2013