Tratamendu-Jardueren Erregistroa Substantzia arriskutsuak dituzten SEVESO establezimenduak Tratamendu-arduraduna Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza, Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018000 Web orria: https://euskadi.eus Datuak babesteko ordezkaria Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava Telefonoa: 945018680 Web orria: https://www.euskadi.eus/proteccion-datos Helburuaren deskribapena Gai arriskutsuak tarteko diren istripu larriei buruzko araudiaren eraginpean dauden establezimenduak komunikatzea, ebaluatzea, ikuskatzea eta kontrolatzea Oinarri juridikoa Tratamendua beharrezkoa da lege-betebeharrak betetzeko. (RGPD Art. 6.1.c) ) Tratamendua beharrezkoa da misio bat betetzeko, zeina egiten baita interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko. (RGPD Art. 6.1.e) ) 840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena. Gordetzeko epea Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Interesdun taldeak Langileak Legezko ordezkariak Istripu larriak gerta daitezkeen establezimenduetako arduradunak Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea) Kontrol-erakundeak eta erakunde ebaluatzaileak Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza Industria Ministerioa Osasun Ministerioa Datu pertsonalen kategoriak Identifikazio-datuak Enpleguari eta karrerari buruzko datuak Merkataritza-informazioari buruzko datuak Nazioarteko transferentziak Ez dago aurreikusita Segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. ID: 1623