Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Urdaibai Biosfera Erreserbaren 2009-2015 Eperako Garapen Iraunkorrerako Estrategia

Urdaibai Biosfera Erreserbaren 2009-2015 Eperako Garapen Iraunkorrerako Estrategia Urdaibain eskumenak dituzten eragileen arteko konpromiso partekatuaren fruitua da. Ahalegin guztiak eskualdea susta tzeko bideratu nahi dituen tresna dugu honako hau; baliabide naturalen kon tserbazioa eta garapen ekonomiko eta sozial iraunkorra bateragarri egin nahi ditu era orekatuan.

Urdaibaik balio berezia du, eta Euskadik harro egon behar du harekin; nazioartean ere aitortu egin zaio balioa, UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu baitzuen 1984an. Eusko Legebil tzarrak eremu honen Babesari eta Antolamenduari buruzko 5/1989 Legea onartu zuen, bertako ekosistema mul tzoa babesteko eta haien berreskurapena bul tza tzeko asmoz, balio handia dute-eta naturaren, zien tziaren eta ingurumen hezkun tzaren ikuspegitik. Lurralde garapenerako eredu bat ezar tzea zen helburua, beraz; garapen ekonomikoa eta soziala auzitan jarri gabe, balio naturalak zein kulturalak babestea ahalbidetuko zuen eredu bat ezartzea, alegia.

Urdaibai Biosfera Erreserbaren 2009-2015 Eperako Garapen Iraunkorrerako Estrategiak aprobe txatu egin nahi ditu sektoreka eta hainbat arlotan abian jarritako planen harira sortutako sinergiak (2008-2014 Eperako Bioaniztasunerako Estrategia, 2008-2012 Eperako Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Plana, Ingurumenaren aldetik Iraunkorra den Kontsumo Euskal Plana eta Euskadiko 3E-2010 Energia Estrategia, besteak beste), aurrerapausoak emateko Garapen Iraunkorrerako Ingurumen Euskal Estrategiak ezarritako helburuetarantz.

Dokumentu hau, bestalde, prozesu luze baten emai tza da. Prozesuan herri erakundeetako, gizarteko, arlo ekonomikoko eta lurraldeetako eragile pribatuek eta publikoek parte hartu dute, baita herritarrek ere. Helburua estrategia lagungarria sor tzea zen; etorkizuna bideratzeko lagungarria, batetik, eta Urdaibai, eta Euskadi osoa, ikerkun tzari, esperimentazioari eta ondare naturalaren kon tserbazioa eta garapen ekonomikoa eta soziala bateratu nahi dituzten ekimenen garapenari dagokienez lurralde berri tzaile bezala erreferentzia bihurtzeko lagungarria, bestetik.

Dokumentu hau ez da ofizialki onartu, beraz, ez da erreferentziako dokumentua.



Pdf formatoko dokumentua:
Urdaibai Biosfera Erreserbaren 2009-2015 Eperako Garapen Iraunkorrerako Estrategia. Dokumentu ez ofiziala (2,14 Mb)


Estrategiaren lanketa:
Partaidetza
Dokumentuak