Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren Poluzioa Prebenitzeko eta Zuzentzeko 1/2005 Legea
Lurpeko biltegiratze-tangek lurzoruan sortzen duten poluzioa ebaluatzeko eta kudeatzeko gida teknikoa

Dagoeneko esperientzia handia dugu lurzoruaren eta lurpeko uren poluzioaren arloan, eta esperientzia horrek erakutsi du hainbat industria- eta zerbitzu-sektorek lurpean lehengaiak, material osagarriak edo produktuak biltegiratzean, lurzoruaren eta lurpeko ur horien kalitateari kalte egiten zaiola.

Adibidez, erregaiak (petroliotik datozen hidrokarburoak) edo disolbagarriak biltegiratzeko lurpeko instalazioek hainbat eta hainbat poluzio-kasu eragin dituzte —identifikatutakoak batzuk eta ustezkoak besteak—, eta, ondorioz, ingurumenaren arloko agintari eskudunek arreta handia jarri dute biltegiratze-mota horietan.

Lurpeko tangek sortzen duten lurpeko poluzioaren arazoari aurre egiteko berariazko irizpide metodologiko eta teknikoak ematea, horixe da gida honen helburu nagusia. Gida honetan ematen diren irizpideek aurreko gidetan ezarritakoak osatzen dituzte.



Pdf formatoko dokumentua:
Lurpeko biltegiratze-tangek lurzoruan sortzen duten poluzioa ebaluatzeko eta kudeatzeko gida teknikoa (2,21 Mb)