Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren Poluzioa Prebenitzeko eta Zuzentzeko 1/2005 Legea
Harrobiak hondeaketetako material naturalekin betetzeko gidaliburu teknikoa

Hirigintza-jardueraren eta lur-bolumen handiak mugitzen dituzten herri-lanen proiektuak gauzatzearen ondorioz sortu da hondeaketa-lurren soberakin ugariak behar bezala kudeatzeko beharra, eta horrek bultzatu du gida hau egitea. Horrez gain, utzita dauden hainbat zulotan oinarritu da gida hau. Zulo horiek iraganeko meatzaritzako jarduerak sortutakoak dira, bai metalezko mineralen ustiapenen garaikoak, bai agregakinen eta industria-arroken orain dela gutxiko ustiapenen garapenekoak ere. Zulo horiek bertan behera utzitakoan arriskutsuak izan daitezke segurtasunaren eta ingurumenaren ikuspegitik, batzuetan kontrolatu gabeko zabortegi bihurtzen baitira, eta horiek zorupearen ezegonkortze-prozesuak sorraraz ditzakete.

Testuinguru horretan, gida honen helburua izan da ezinbesteko ingurumen-irizpide guztiak ezartzea, harrobiak hondeatutako lurren kudeaketa-eremu gisa erabiltzeko.



Pdf formatoko dokumentua:
Harrobiak hondeaketetako material naturalekin betetzeko gidaliburu teknikoa (2,75 Mb)