Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Ontzien Urteroko Aitorpena

Komunikazioa


Xedea

Autonomia Erkidegoko ingurumen organoari jakinaraztea merkatuan lehen aldiz jarri diren ontziak eta sortu diren ontzi hondakinak:

  • Ontzi hondakinen azken edukitzaileek hondakin horiek non entregatu dituzten jakinarazi behar dute.
  • Ontzietan doazen produktuak lehen aldiz merkatuan jartzen dituzten enpresek merkatuan zein ontzi kantitate eta zenbat ontziratutako produktu jarri dituzten jakinarazi behar dute, eta haietatik berriro erabiltzeko ontziak zenbat diren adierazi. Etxeetan kontsumitu daitezkeen ontziei buruz dagokion Kudeaketa Sistema Integratuari jakinarazi behar zaio.

Araudia


Tramitea

Hurrengo pausuak jarraitu behar dira:

1. Formulario hau bete:

    Formulario Declaración anual de envases (XLS, 67 KB)

2. Formularioa, behin beteta, IKS-eeM bidez aurkeztu behar da gida honetan esaten den bezala:

    Ontzien urteroko aitorpena IKS bidez aurkezteko Gida (PDF, 1 MB)

3. Zerbitzu elektronikora sarrera: IKS-eeM

 


Eskabideak aurkezteko epea

Martxoaren 31 baino lehen, aurreko urteari dagozkien datuekin

 


Harremanetarako

Hondakinen Kudeaketarako Zerbitzuko langileen telefonoa: 945 01 99 04

IKS-eeM Sistemarekin lotutako galderentzat: 012 (Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000)

Azken aldaketako data:  2015/10/22