Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Klima-aldaketa EAEn

Xehetasunak

Dokumentuaren helburu nagusia da EAEko klimaren aldaketaren egoeraren berri ematea modu irekian eta erraz ulertzeko moduan: sortzen diren emisioen analisia, azken urteotako bilakaera eta emisioak murrizteko jardun-ildo nagusiak.

Beste alde batetik, klimaren aldaketaren inguruan EAEn izan diren ekimen eta elementu nagusiak azaltzen dira, esparru guztiak kontuan hartuta: erakundeak, enpresak, zientzia-teknologia eta gizartea.

Eranskin bat ere badago eta bertan klimaren aldaketaren ezagutza sakontzeko balia daitezkeen materialen erreferentziak eta estekak ezarri dira.