Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Fecha de la última modificación: 03/06/2009

Ingurumen hezkuntzako unitate didaktikoa
Bisoi europarra. Gure ugaztunen artean, egoera larrienean dagoena
Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloak

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak unitate didaktiko
honen bitartez zabaldu nahi du, EAEko ikastetxe guztietan, bisoi europarrari buruzko informazioa. Aldi berean, EAEko ikasleengan sustatu nahi ditu biodibertsitatearen aldeko zein babesteko jarrerak. Izan ere, bisoi europarra Europa osoan desagertzeko arriskurik handiena duen espezie haragijalea da gaur egun. Azken populazio bideragarriak Europako mendebaldekoak izan daitezke, eta horien artean Euskal Herrikoak.

Euskal Autonomia Erkidegoan onartu zen 2007an Oinarrizko Hezkuntzako Kurrikuluaren Dekreto berria. Horren ondorioz, Ingurugeletako aholkulariek eta egileek curriculum horren eskakizunetara egokitu dute unitate didaktikoa.

Material didaktikoak 8 urtetik 12 urtera bitarteko ikasleentzat prestatu dira.



Pdf formatoko dokumentua:
Bisoi europarra. Gure ugaztunen artean, egoera larrienean dagoena (7,5 Mb)