Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Espezieak

espezieak, goiburu-irudia

Baccharis halimifolia

Deskribapena

Deskribapena

Xenotipoa: Holoagriofitoa

Biotipoa: Fanerofito kaduzifolioa

Loraldia: IX-X

Lehen erregistroaren urtea: 1941

Jatorria: Ipar Amerikako ekialdea

Sartzeko modua: Apaingarri gisa erabiltzeko hazitakoa

B. halimifolia espeziea azkar hazten da: 30-40 zentimetro, urtean. Gure lurraldean hostoerorkorra da, baina hala ere, infloreszentziaren hostodun brakteei eusten die, eta, batzuetan, negu aldean, baita goialdeko hosto batzuei ere, kimuak sortu arte. Kimuak otsaila hasieran (edo lehenago) agertzen hasten dira, baina ez dira negu amaierara edo udaberri hasiera arte garatzen hasten. Inoiz ezagututako hazi ekoizlerik emankorrenetako bat da. Urtaro batean, landare eme bakoitzak 10.000 (Auld 1970) eta 1.500.000 (Westman et al. 1975) hazi bitartean izaten ditu. Landareak kardilaunari gogor lotutako hazi txikiak sortzen ditu, eta aireak erraz sakabana ditzake (bi edo hiru milia inguru).

Kalkuluen arabera, B. halimifoliaren populazioek 376.000 akenio/m2 izaten dituzte (Panetta 1979). Hazi ekoizpena jaitsi egiten da landarearen adinarekin eta dentsitatearekin, baina argia izanez gero, handitu egiten da. Haziei dagokienez, bederatzi urteko landareek lau urtekoek baino % 31 gutxiago ematen dute. Muturreko itzala duten lekuetan, landareek hazi gutxiago ematen dituzte, eta eguzki bete-betean sortutakoek baino ernetze tasa altuagoa dute (Panetta 1977, 1979a, 1979b). Ernetze tasa % 70 eta % 99 artekoa izaten da (Diatloff 1964, Panetta 1979b).

Argi gutxi izanez gero, hazi gutxi ernetzen dira, eta horrek lehia murriz dezake belar dentsitate handiko eremuetan (Westman et al. 1975).

Landare hau lorezaintzan erabili izan dute, gazitasuna jasateko gai delako, bai lurrean bai itsas haizean. Horrez gain, haizeari, lehorteei eta hotzari aurre egiteko gai delako.