Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Landare inbaditzaileak

URAk hainbat lan egiten ditu landare inbaditzaileen jarraipen eta kontrolean

Fallopia Japonica espezie inbaditzailea da, Asia ekialdetik datorrena. Lorategietako landare apaingarri modura sartu zuten, XIX. mende erdialdera, eta harrez geroztik, asko zabaldu da, batez ere erreka bazterretan, garraio-bideetako ertzetan eta hondakinez betatako inguruetan.

Myriophyllum aquaticum landarea, jatorriz Hego Amerikako behealdeetakoa da. Gaur egun, espezie horren populazioak bost kontinenteetan ezagutzen dira, eta inbaditzaile gisa katalogatu da hainbat kontinentetan. Europan hainbat herrialdetan dagoela adierazi da. Azken horri dagokionez, M. aquaticum Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoan eta Europar Batasunerako kezkagarriak diren espezie exotiko inbaditzaileen zerrendan dago.