Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadiko airearen kalitateari buruzko informazioa - Zenbatetsitako kontzentrazio mailen mapa, udalerrika
Mapa horietan, EAEko udalerri guztietako airearen kalitate-mailen zenbatespena jasotzen da, neurketa errealik ez dagoen lekuetan aireak duen kalitatea modu objektiboan ezagutu ahal izateko. Kalkulua egiteko metodoa erregresio linealaren eta kriging interpolazioaren (metodo geoestatistikoa) arteko konbinazio batean oinarritzen da, estazio finkoen NO2, PM10 eta ozonoaren eguneroko neurketetatik abiatuz (uda garaian bakarrik). Mapa horiek 1 Km x 1 Km-ko erresoluzioa dutenez, udalerri mailako laukietan kutsatzaile bakoitzak dituen kontzentrazioak bereiz daitezke. Abiaburuko datuak sarean egunero argitaratzen direnak dira.NO2 kalkulatzeko, eguneko orduko balio handiena da abiapuntuko datua. Ozonoa kalkulatzeko, zortzi orduko batez besteko mugikorraren eguneko maximoa. Eta PM10 kalkulatzeko, eguneko batez bestekoa.

Emaitza honako irizpideak erabiliz iragazi

Kalkulu mota:
Parametro:
Estazioen mapa ikusi